Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a
Baionako Kontserbatorioko ikasleek eskainiko dute "La mélodie du bonheur" musika komedia apirilaren 14an, 20:00etan. CRR Ravel elkarteak antolatzen du ekitaldi berezi hau, nun nahasiak diren kantu eta antzerkia.
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a
Aski goiz aipatzen dut larri-larria, izen emaiteak kontseilatuak direlakotz: pierrebastres@yahoo.fr tel 06 83 82 98 34 edo bixente.fagoaga@ gmail.com tel 06 87 61 57 75.
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a
Apirilaren 18an, Adin Ederra elkarteak gomitatzen ditu nahi duten guziak informazio arratsalde batetara, oren bata eta erditarik goiti, Bil Etxea herriko gela haundira.
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a
Errobiko Salbatore parropiarentzat Aste Sainduko elizkizunak honela izanen dira: Ortzegun Sainduz Jesusen azken afariaren ospatzea 19:30etan Uztaritzen; Ortzirale Sainduz Kurutze sainduaren ospatzea 19:30etan Uztaritzen; Larunbat Sainduz Bazkoko gaubeila 21:00etan Uztaritzen; Bazko egunez mezak 9:00etan Jatsun eta 10:30etan Arruntzan eta Larresoron. Aste Saindu on deneri.
...Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a
CCAS edo herriko laguntza sozialen zentroak informazio bilkura antolatzen du ortzegun huntan, 13an, Lapurdi gelan 14:30etarik 15:30era 50 urtez goitiko jendeentzat. Dohainik eskaintzen dituen jarduera berri batzuen berri emanen dute.
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a
Apiril hastapen huntan Herriko Etxeak obrak abiatu ditu Hiribehereko karrika osoki berrantolatzeko, Mailiarenako bide juntatik Errepietako bide juntaraino. Egunero auto kopuru handia pasatzen da hortik ere, ez beti abiadura errespetatuz.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016