Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a

Futbol 7 - Hitzaldia - Gaztelu Aretoaren hitzorduak - Ipuin musikala

Futbol 7

Ekainaren 1ean, zazpinakako futbol txapelketa iraganen da Ondarraitz estadioan. Hiru irabazleek sari politak ukanen dituzte: lehenak Lizarrako kanpinean asteburu bat, bigarrenak sagarnotegi afaria eta hirugarrenak bertako produktuen saskia. Txapelketa goizean hasiko da (8:30), ondotik trikipoteoa izanen da (11:30), ekitaldia eta bazkaria (13:00), eta eguna finitzeko kontzertuak izanen dira Mexikortxo Band (18:30) eta Stepi Selektah-rekin (22:00). Txapelketa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a

Marieneko mobilizazioak segitzen - Mintzaldia - Arraga abesbatza - Dantza ikusgarria

Marieneko mobilizazioak segitzen

Cade, ELB sindikatua, Lurzaindia, Nahi Dugun Herria eta Ostiak, joan den larunbatean, egun osoko mobilizazio deia egina zuten. Goizarekin orain aipatu mugimenduek, Marieneko laborantza lurrak salbatzeko eramaiten duten borroka azaldu dute, honekin batean juridikoki afera zertan den. Aipatua izan da Herriko Etxearen arduraz gain, Euskal Elkargoak erantzukizun handia duela. Mintzaldia burutu da 5 mugimenduen adierazpen ofizialarekin:...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a

Erreka garbitze - Besta Berri - Bixkotx saltze - Beila Lurdesera

Erreka garbitze

Aitzineko urtetan egiten den bezala, aurten ere, Mendekoste astelehenaz baliatu da Herriko Etxea erreka garbiketa antolatzeko. Aroa dudakoa izanik ere, hogoi bat lagun bildu dira. Lakako errekan hondarkin gero eta guttiago aurkitzen da, bainan Errobi bazterrean badago gune bat nun baden zer egin. Han berean bi erremorka bete dira. Ondotik, laguntzaileak elgarrekin bazkaldu dira Denen Etxean, Lokarri elkarteari esker. Heldu den urtean holako eguna berriz...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a

Ezkontza - Besta Berri

Ezkontza

Berri on bezain aipagarria, gure herrietan ez dena behar bada hain usu gertatzen. Joan den ibiakoitzean gure elizan esposatu dira Joana Pagueguy eta Bixente Minjou, familia eta adiskideak hor ziren egun eder hortan parte hartzera jinak. Jaun erretoreak hartu du esposen baiezko hitza. Egun horren segida izan dadila elgarrekin iraganen duten bizi luze eta zoriontsu baten hastapena. Segidako urratsak Agerraldiko barne ederrean gaitzeko umorean iragan dira. Egina...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a

Besta

Ekainaren 1ean, Hiriburuko Ainhara futbol taldeak besta antolatzen du. Goizean, (9:00-12:00), Etxerutin animazioak iraganen dira, hots torneo eta jokoak. Ondotik, La Perle gelan bazkaria eginen da, Lagunekin Cantar taldeak animatuko duen bitartean. Bazkariak 19 euro kostako du helduentzat eta 7 euro haurrentzat. Bazkaritik landa, errugbi eta futbol partiduak begiratzeko aukera izanen da. Egun hori denei idekia da, elkarteko kide ez direnak ere ongi etorriak dira!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a

Baratze partekatuan birziklatzea - Bizkarsoro filmaren emanaldia - Parropian aldaketak - Laborantzako diagnostikoa - Errugbia goiti begira

Baratze partekatuan birziklatzea

Utsaleko zubiaren ondoan, iragan da birziklatze eta konpostaketaren aurkezpena, hilaren 18an, larunbat goizarekin. Herriko zerbitzu sozialak, adinekoen elkarteak eta Bil ta Garbi sindikatuak antolatu ekitaldiak, ikusmina pittin bat sortu du. Parte-hartzaileetan, artisau eta ekoizle batzu, hauekin Jaun mera eta hautetsi zonbait. Konpostagailuetan, bi modelo desberdin, alde batean partikularrak, hauek dira plastikazko modeloak eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016