Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Maiatzaren 28a

Senpere

Zakur istorio Joan den astean aipaturiko gertakariak iduri luke bukaera bat aurkitu duela mementoan bederen, nun ez den pleinta baieztatua, jabea, Spa eta Sepansoren aldetik. Ongi urrikiturik eta penaturik agertu da laborari hobenduna, esplikatuz bare-pozoi hondar eta haren hezetasunarengatik menturatu dela eskuz barreiatzera, arto-ereiteko tresnak ez zuen lurperatzen ahal. Baserritar ongi ezagun hori, jakin orduko zer gertatu zen, joan da bere baitarik jendarmeriara eta jabeen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Maiatzaren 21a

Senpere

Herri-Urrats irailaren 20an? Horra zer adierazpen arraroa aurkitu dugun Peio Jorajuria Seaskaren lehendakariaren bitartez, hainbeste duda-mudaren ondotik, erabaki dute udazken sartzean egitea. Maiatz hunen 10ean iragan beharra zen eta ikusiz zer euri erauntsiak isuri diren eta nola bazter guziak urez hanturik zabiltzan, nunbait eskapada eder bat izan da denendako. Alabainan ekitaldia finkatu artean, baimen asko eta asko lortu beharrak dira, hauek denak baldintzatuak dira...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Maiatzaren 14a

Senpere

Apirileko sortze eta heriotzeak Huna beraz azken hilabeteko sortzeak Herriko-Etxeak seinalaturik: Andoni Etchemendy Karrika- Zaharra bidean, Teixa Bidart Bixta-Eder bidexkan eta Jessica Yvette Phélix Solanila Bilanoa karrikan. Eraman dezatela bizitza zoriontsu bat eta zorionak hauen burasoeri. Heriotzeen aldetik bat soilik ez daukute seinalatu, senpertar ongi ezaguna, hau ere goizegi joan dena 72. urtean, Marie- Antoinette Inçaurgarat sortzez Rimbert. Dolumin bizienak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Maiatzaren 07a

Senpere

Etxeetan egonaldia Maiatzaren 11n, bururatu behar luke gure etxe barnetan egoiteko kondenak. Atsegingarri izanen da denentzat holako penitentziaren ondotik. Epe hunek halako aire fresko baten mentura eskaintzen badu ere, ez pentsa denak brauki haizu izanen direla. Emeki-emeki, haurtzaindegi eta eskolak idekiko dira, hauetan ama eskolak eta lehen maila maiatzaren 11n, aldiz kolegioan 6.a eta 5.a soilik maiatzaren 18an, bertze klase eta lizeoarendako ez da erabakia. Bistan dena,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Apirilaren 30a

Senpere

"Covidantza" Zirikolatzekin Beti errana da petroliorik ez denean ideiak gelditzen direla. Huna beraz gaurko egoera latz huni zer erantzun emana izan zaion gure dantza elkartearen ekimenez. Dakizuen bezala martxoaren 20an eta 21ean ospatu beharra zen Zirikolatzen 40. urtemugak, koronabirusarengatik, porrot egin du. Haatik ezeztatua izan baldin bada ere, gibelarazteko esperantza dute urriaren 16 eta 17ra. Hola jokatuz, berrikitan harturiko txartelak Dantz'Hari ikusgarriaren eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Apirilaren 23a

Senpere

Bizitzan aldaketak Ustegabeko gordin hunek gure eguneroko urratsak azkarki aldatu ditu, baita segurtzat ginituen asko gauza zangozgora ezarri. Nork asmatuko zuen hoin laster, birusa nimiño batek holako eragin kaltegarria sortuko zuela gure gizartearen baitan. Iraultza bat bezala bizi dugu, ezen elkartasunaren izenean, bakotxaren eskubideeri uko egin behar diogu pixka bat bederen. Hau dela eta, egoera hunek bakotxaren baitan gogoeta asko sortzen ditu geroari buruz eta zer...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016