Herriz Herri | 2017ko Ekainaren 29a
Joan den astea zinez tristea gertatu zauku, hiru Senpertarren ehorzketak iragan baitira gure elizan. Hiru zeremonia horietan jendetza handia bildu da eta denak berdin hunkigarriak, kartsutasunez eta kantuz segituak. Astearte goizean, Pierrette Vidot, sortzez Garat, 60 urterekin, Harginaineko familia handi hortako alaba. Azken denbora bortitzak ereman ditu bere indar guziak emanik minbiziaren aurka. Penetan utzi ditu Alain senarra, Véronique, Marie eta Julien bere haurrak, hauen bizilagunak...
Herriz Herri | 2017ko Ekainaren 29a
Jondoni Petriren besta hor dugu eta hunekin betan Senperekoak.
Herriz Herri | 2017ko Ekainaren 22a
Hilabetero bezala, mutxikoak ditugu elizako plazan goizeko 11:30etarik aitzina.
Herriz Herri | 2017ko Ekainaren 22a
Ezin zen aipatu gabe utzi, 40 urte egin ondoan Senpereko herriaren kondu, Edouardek azken agurra egin baitu Herriko Etxeari.
Herriz Herri | 2017ko Ekainaren 22a
Senpereko Ortzadarra elkarteak biltzen ditu herriko margolariak eta astearte guziz elkartzen dira beren talendu eta irudimenaren gauzatzeko.
Herriz Herri | 2017ko Ekainaren 22a
Ostegun goizean bildu gira Senpereko elizan Henri Mauchampi azken agurraren egiteko. 92 urtetan Maixan bere emazte zenarenganat joan zauku adinak eta eritasunak jo ondoan. Bizi gorabeheratsua eraman du Henrik, gazterik armadan engaiaturik herrialde ainitz zeharkatu ditu, partikulazki erizaingoan, hala nola Indotxina, Aljeria, Madagaskar eta bertze. Nahiz militar mundu horri betidanik josia izan den, herrian argazkilari lanetan ezagutu dugu gehienik eta ere elkarte ainitzetan, parropian eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016