Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a
Ryanair Irlandako hegazkin konpainia Gasteizko Foronda aireportura itzuliko da 2017an, eta martxoaren 26tik aurrera, Milanerako eta Tenerife hegoalderako hegaldiak eskainiko ditu. Astean bietan Gasteiz Milanekin eta Tenerife hegoaldearekin lotuko du: orotara lau hegaldi. Martxoaren 26an airatuko da Forondatik Bergamo- Milango aireportura lehenbiziko hegaldia eta martxoaren 29an, Forondatik Tenerife hegoalderako lehenbizibikoa. 2018an Gasteiztik Bukarestera (Errumania) eta Palmara (Balear...
Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a
Euskal Autonomia Erkidegoak 32.000 lanpostu hurbil berreskuratu ditu azken urtebetean. Behin-behineko enpleguen eta lanaldi partzialaren gorakada gelditu egin da, txostenak dionaz. Ikerketaren arduradunek ohar batean diotenaz, langabe askok adinaren arazoa dute; langabeen artean gero eta gehiago dira 45 urtetik gorakoak. Ekonomia hobetzen ari dela dirudielarik, 25 eta 44 urte bitarteko pertsonek baino zailtasun handiagoak dituztela 45 urtetik gorakoek enplegua lortzeko badirudi. Langabezia...
Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a
Falange eskuin-muturreko alderdiak izenpetu idazkiak agertu dira Altsasuko Koxka tabernaren kanpoaldean. "Pikoletokin aise, Falangerekin kasu" dio, urriaren 15ean herritar batzuk eta Guardia Zibilaren bi kidek kalapita izan zuten leku berean. Falangearen ikurra margotu dute paretan. Javier Ollo Altsasuko auzapezak salaketa jarri du auzitegian, posta elektroniko bidez heriotza mehatxua egin diotelako. Alkateak jakinarazi duenez, "Putasemea, hil egingo zaitugu" dion mezua helarazi diote, "Zure...
Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a
Memoriaren Egunaren karietara, biktima guzien aldeko omenaldia egin dute Eusko Legebiltzarrean eta, PP salbu, beste alderdi guzietako legebiltzarkideak izan dira ekitaldian. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak adierazpen instituzional bat irakurri du, legebiltzarkide guzien izenean. "Adierazten dugu berriro inoiz ez dela gure artean indarkeriaren adierazpena eta terrorismoa emango ez eta justifikatuko ere. Giza eskubideak urratzen dituen edozein mehatxuk gure kontrakotasun...
Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a
Jose Maria Aristrain enpresaburu gipuzkoarrari 64 urteko kartzela zigorra eta 1.190 milioiko isunaren galdea egin dio estatuko prokuradoreak auzitegiari. 211 milioi euroko iruzurra egina lioke enpresaburuak zerga administrazioari 2005 eta 2009 bitartean. Dirutza hori itzularazteko eskatu dio Madrilgo Fiskaltzak epaileari. Halaber, gutxienez hamabost delitu egin izana leporatzen dio enpresaburu gipuzkoarrari. Hala, Arcelor SA, Arcelor Mittal SA eta Arcelor Mittal Steel enpresekin lortutako...
Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a
Marisol Garmendia Gipuzkoako diputatuak dio Hondarribiko aireportuaren egoera aztertzeko lantalde teknikoa sortu dutela. Pista luzatu ezinak, alderantziz, laburtzeak eragin du arazoa. Espainiako gobernuak eta Euskadiko erakundeek bilkura egin dute gaia aztertzeko. Itxuraz bada aterabide bat: pista murrizturik ere, satelite bidezko nabigazio sistema.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016