Hegoaldean | 2017ko Martxoaren 30a
Gogora, memoriaren bizikidetzaren eta giza eskubideen institutuak, Euskadin bizi diren eta Gerla Zibilean zehar ahaide edo familiako bat galdu zutela uste duten pertsona guzieri, odol probak egiteko kanpaina abiatu dute.
Hegoaldean | 2017ko Martxoaren 30a
Eusko Jaurlaritzak hatz marka bidezko identiÀ¯'¬'kazio sistema ezarriko du Lanbiden eta iruzurraren kontrako talde bat sortuko du laguntza sozialen kudeaketa hobetzeko eta irregulartasunak baztertzeko.
Hegoaldean | 2017ko Martxoaren 30a
Gamesaren eta Siemensen alor eolikoaren arteko bat-egiteak Europako Batzordearen oniritzia ardietsi du eta apirilaren hasieran gauzatuko da.
Hegoaldean | 2017ko Martxoaren 30a
Bost urteterdi borroka armatuari uko egin eta sei urte ezker abertzaleak bide politikoen hauta egin ondoan, iduriz ETAren armagabetzea eginen da apirilaren 8an. Hori jakinarazi dute prentsari Luhusoko ekitaldia egin zuten bakegile eta sustengatzaileek.
Hegoaldean | 2017ko Martxoaren 30a
Eusko Jaurlaritzak egin azterketaren arabera, 2006az geroztik Hegoaldeko arrantzuntzien kopurua herenaz gutitu da: 300 untzi baziren 2006an eta orain 195 gelditzen dira.
Hegoaldean | 2017ko Martxoaren 23a
Gure Esku Dago plataformak sustaturik, 35 herritan egin dira erabakitzeko eskubideari buruzko galdeketak joan den igandean (03/19), zehazki errateko, Tolosaldean, Oarsoaldean, Larrabetzun, Hernanin eta Astigarragan.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016