Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 13a
ETAren armagabetzearen operazioa ongi iragan da. Apirilaren 8a egun haundia izanen da historian. Sei urte borroka armatuari uko egin ondoan, ETAk armak bere asmoz polizaren esku utzi ditu.
Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 06a
Joan den larunbatean iragan da Arabako bertsolari txapelketa, Gasteizen, 600 entzuleren aitzinean.
Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 06a
Ikurren legea bezala ezagutua dena 2003ko apirilaren 11n sartu zen indarrean Nafarroako Foru Erkidegoan. Espainiako alderdi nazionalistetako kideak izan ziren lege horren sortzaile eta onartzaileak.
Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 06a
Ignacio Sanchez Galan, Iberdrolako presidenteak, akziodunen aitzinean jakinarazi du Garoñako zentral nuklearra ez dela ekonomikoki bideragarria. Gaineratu du Nuklenorren bazkide duen Endesari zentrala berriz zabaltzeko baimena ez eskatzea galdegin diola.
Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 06a
Martxoaren 29an zendu da Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria. Minbiziak eraman du, 60 urtetan. Idazle gisa, narrazioak, eleberriak, antzerkia idatzi izan ditu.
Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 06a
Martxoaren 28an hasi da, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Beñat Aginagalde eta Joanes Larretxea ETA kideen kontrako auzia. Bi gizon hauek 2008ko abenduaren 3an Inaxio Uria hiltzeaz akusatuak dira.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016