Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 20a

Bake prozesua

ETAren armagabetzearen ondotik, Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordeko kideak Euskal Herrira itzuliko dira heldu diren astetan. Egin duten lanari buruzko xehetasunak azaldu eta bitartekaritza lana bururatzea izanen da bisita horren helburua.

Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 20a

Jose Luis Mendozaren kargu uztea

Jose Luis Mendoza Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak bere kargua uzteko xedea aurkeztu dio Uxue Barkos Nafarroako presidenteari, eta honek onartu du. Maria Solana, oraingo Gobernuaren bozeramailea izendatu du Mendozaren ordezkatzeko.

Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 20a

Gasteizko apepikuaren ikusmoldea bake prozesuari buruz

Ostegun Saindu egunez Gasteizko katedralean egin duen predikuan, Juan Carlos Elizalde hango apezpikuak sustengua agertu die Euskal Herriko bake prozesuak ekarri duen testuinguru berrian elizak egin dituen bitartekaritza lan eta ekimen guziei.

Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 20a

Memoria historikoa

1938ko maiatzean Ezkaba mendiko presondegitik ihes egin zuten zenbait preso errepublikazaleek baina frankistek atzeman eta erail zituzten eta han nonbait ehortzi. Joan den astean, pertsona horietako zenbaiten gorpuzkiak kausitu dituzte Burutainen (Anue, Nafarroa).

Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 20a

Mondragon korporazioa

Mondragon Korporazioa osatzen duten industria saileko kooperatibek 2016. urtearen emaitza baikorrak azaldu dituzte. Alabaina, 908 lanpostu berri sortu eta 5.035 milioi euroko salmentak egin zituzten iaz.

Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 20a

Euskal presoak

Espainiako presondegietan barreatuak diren presoak Zaballako (Araba) espetxera ekartzeko ahal duten guzia egitea galdegin die Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) Iñigo Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariari eta Uxue Barkos Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakariari.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016