Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 13a

Korrika

Korrikaren aurtengo 20. edizioak ezin hobeki bururatu du Iruñean bere ibilaldia: 11 egunez, Euskal Herri guzia alde batetik bestera zeharkatu ondoan, zazpi herrialde, 2.557km, 46.200 parte hartzalerekin.

Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 13a

Etxebarri Erretegia, munduko seigarren jatetxerik onena

Axpeko Etxebarri Erretegiak seigarren postua lortu du "Restaurant" aldizkariak egiten duen 'Munduko 50 jatetxerik onenak' zerrendan.

Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 13a

'Naparra'ren arrastorik ez dute aurkitu

Jose Miguel Etxeberria 'Naparra'ren gorpuzkinak aurkitzeko ahaleginak egin dituzte Landesetan, bainan ez dute arrastorik aurkitu.

Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 13a

Eusko Jaurlaritzak bulego berria ireki du Londresen

Eusko Jaurlaritzak merkataritza bulego berria ireki du Londresen, hain xuxen 'Brexit'ak dudak eta zalantzak eragiten dituen garaian euskal enpresen esportazioen jomuga nagusietako bat Erresuma Batua da, lehenbiziko 5 postuetan kokatzen dena.

Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 13a

1.433 langabe gutiago martxoan Hego Euskal Herrian

1.433 langabe gutiago zenbatu dituzte martxoan Hego Euskal Herrian, aitzineko hilabeteko datuekin alderatuz. Orotara 178.510 pertsona baziren martxoaren ondarrean lanik gabe. Autonomia Erkidegoan 138.157 pertsona zenbatu dituzte langabezian martxoaren ondarrean, otsailean baino 1.066 gutiago.

Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 13a

Nafarroan euskararen irakaskuntza hedatzen

Legediak hiru zonalde onartzen ditu Nafarroan euskarari buruz: zona euskalduna, mixtoa eta hala ez dena. Dagoeneko, zona mixtoko 154 herrietarik 35ek galdatu dute zona euskaldunera pasatzea, euskararen irakaskuntza ikastetxetan bultzatzeko.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016