Hegoaldean | 2017ko Martxoaren 30a

Txillardegiren idazlan guziak digitalizatuak

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' soziolinguista, idazle eta pentsalari donostiarraren obra osoa digitalizatu du Jakin Fundazioak, Gipuzkoa Foru Aldundiaren Kultura Sailaren lankidetzarekin.

Hegoaldean | 2017ko Martxoaren 30a

Sidenor Basauri

Sidenor, Basauriko lantegiak bere ekoizpena emendatu du, jakinez helduden udan obrak eginen dituztela lantegia handitzeko eta beraz ekoizpena gelditua izanen dela.

Hegoaldean | 2017ko Martxoaren 30a

Nafarroako Auzitegiaren ustez, Altsasuko auzia Iruñean epaitu behar da

Nafarroako Auzitegiaren arabera, Altsasun bi guardia zibil eta haien bikotekideei egin erasoaren kasuan ez dago terrorismo "arrazoinik". Beraz, epaileari eskatu dio Auzitegi Gorenari galda dezan Iruñean egin ditzan azterketak eta auzia, Auzitegi Nazionalean egin beharrean.

Hegoaldean | 2017ko Martxoaren 30a

Gerla zibilean desagertuak

Gogora, memoriaren bizikidetzaren eta giza eskubideen institutuak, Euskadin bizi diren eta Gerla Zibilean zehar ahaide edo familiako bat galdu zutela uste duten pertsona guzieri, odol probak egiteko kanpaina abiatu dute.

Hegoaldean | 2017ko Martxoaren 30a

Jaurlaritzak hatz marka bidezko identiÀ¯'¬' kazioa ezarriko du Lanbiden

Eusko Jaurlaritzak hatz marka bidezko identiÀ¯'¬'kazio sistema ezarriko du Lanbiden eta iruzurraren kontrako talde bat sortuko du laguntza sozialen kudeaketa hobetzeko eta irregulartasunak baztertzeko.

Hegoaldean | 2017ko Martxoaren 30a

Gamesa eta Siemensen bat-egitea apirilean gauzatuko da

Gamesaren eta Siemensen alor eolikoaren arteko bat-egiteak Europako Batzordearen oniritzia ardietsi du eta apirilaren hasieran gauzatuko da.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016