Inbido | 2017ko Ekainaren 08a
Igandean ditugu beraz deputatu-bozak. Bai eta ondokoan. Orotarat, 577 deputatu hautetsi behar. Deputatuek, populuaren izenean, osatzen dute legebiltzarra, hitz bat arras berrikitan oraino ez ginuena biziki erabiltzen bainan orai denek hartua duguna edo hartzen ari segurik ba.
Inbido | 2017ko Ekainaren 01a
Bere usaiako sailetik bestalde, bere biltokia Ziburun duen Jakintza elkarteak plazaratu du liburu gotor bat À¢'€'" 186 orrialde À¢'€'" zointan xeheki kondatua baita Donibane Lohizuneko ikastegi ezagutu baten historia, San Josepe eskolarena, lan berean kondutan hartuz ere Urkijon muntatu zena bai eta lehengo Santa Elixabet hura, denbora batez aski arrakastatsua izana hura ere.
Inbido | 2017ko Maiatzaren 25a
Emmanuel Macron president berria plantatu da beraz Pariseko Eliseo jauregi famatuan. Etxetiar bezala, ardietsi duen kargua atxikiko dueno hor egoiten ahal.
Inbido | 2017ko Maiatzaren 18a
Gure artean, nork ez du ezagutzen, ikustez bederen, Daniel Velez berriketari-argazkilaria? Donibane Lohizunen sortua, aita ere hiri hortan fama handiko argazkilaria izana, bera luzaz "Sud-Ouest" egunkariarentzat arizana lan eta lan.
Inbido | 2017ko Maiatzaren 04a
Aitzineko aste horietan azkarki aipatu da Hego-Ameriketako Guiana frantses departamendua, gaitzeko nahasmenduak izan baitira han gaindi, zernahi greba eta manifestaldi, bideak zerratuak, lantegiak ere, saltegietan gauza frango eskastuak...
Inbido | 2017ko Apirilaren 27a
Pazko egunean, François Hollande presidenta Andereen Bidean ginuen eta han egin du hitzaldi bat zernahi aipaldi baduena geroztik... Bainan nun da eta zer da Andereen Bide hori? Pikardian da, Frantzia iparralderat beraz.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016