Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a

Memorioaren eguna: Legebiltzarreko omenaldia

Memoriaren Egunaren karietara, biktima guzien aldeko omenaldia egin dute Eusko Legebiltzarrean eta, PP salbu, beste alderdi guzietako legebiltzarkideak izan dira ekitaldian. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak adierazpen instituzional bat irakurri du, legebiltzarkide guzien izenean. "Adierazten dugu berriro inoiz ez dela gure artean indarkeriaren adierazpena eta terrorismoa emango ez eta justifikatuko ere. Giza eskubideak urratzen dituen edozein mehatxuk gure kontrakotasun...

Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a

64 urteko kartzela-zigorra eskatu du Aristrainentzat

Jose Maria Aristrain enpresaburu gipuzkoarrari 64 urteko kartzela zigorra eta 1.190 milioiko isunaren galdea egin dio estatuko prokuradoreak auzitegiari. 211 milioi euroko iruzurra egina lioke enpresaburuak zerga administrazioari 2005 eta 2009 bitartean. Dirutza hori itzularazteko eskatu dio Madrilgo Fiskaltzak epaileari. Halaber, gutxienez hamabost delitu egin izana leporatzen dio enpresaburu gipuzkoarrari. Hala, Arcelor SA, Arcelor Mittal SA eta Arcelor Mittal Steel enpresekin lortutako...

Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a

Hondarribiko aireportua

Marisol Garmendia Gipuzkoako diputatuak dio Hondarribiko aireportuaren egoera aztertzeko lantalde teknikoa sortu dutela. Pista luzatu ezinak, alderantziz, laburtzeak eragin du arazoa. Espainiako gobernuak eta Euskadiko erakundeek bilkura egin dute gaia aztertzeko. Itxuraz bada aterabide bat: pista murrizturik ere, satelite bidezko nabigazio sistema.

...

Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a

Altsasua: 12 pertsona ikertzen ari dira epaileak, erasoaren egileak direlakoan

Urriaren 15ean, herriko bestetan goizeko 5ak aldera, guardia zibil eta gazte zenbaiten artean gertatu kalapitari ondorio luzeak ateratzen saiatzen ari da espainiar justizia, estatuko hedabide gehienen konplizitate eta laguntzarekin. Zenbaitentzat, edan ondoko kalapita soila, terrorismoaren kolorez jantzi nahi dute gazteen bortizki zigortzeko. Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak dio Altsasuko tabernan gertatu kalapita "jazarpen eta beldurrezko kanpaina" baten ondorio dela. Auzitegi...

Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a

Lehendakariaren kargu hartzea azaroaren 23an eta 24an

Lehendakaria aukeratzeko saioa azaroaren 23an eta 24an eginen dute Eusko Legebiltzarrean. Ondotik, Lehendakari izendatuak karguaren zina eginen du Gernikako Batzar-etxean, azaroaren 26an. Lehen bozketan, gehiengo osoa (75 hautetsietarik 38) lortu beharko du hautagaiak. Halakorik ez badu erdiesten, 24 orenen buruan beste bozketa eginen da; gehiengo soila aski izanen da kargura izendatua izateko. Hori gertatuko da iduriz, Urkullu PNVko hautagaiak gehiengorik ez izanez, eta bigarren bozketan...

Mundu zabalean | 2016ko Abenduaren 02a

"Ilargiaren arnoak" afera

Geens afera baino ehun aldiz apalagokoarekin gara "Ilargiaren arnoak" deitu dosierrean. Le Couvent jauregia (Saint Emilion), Fourcas-Loubaney (Listrac) eta Moulinà- vent (Lalande de Pomerol), hiruak goi mailako arnoak ditugu. Uzta txarrengatik ez dira AOC-ak onartzen dioten arno kantitatera heltzen 2011-2012 urtetan. Orduan erosten diete soberakina dutenei beltzean, arno hori gauak gauari ekartzen dute kamioi handiek goragoko ardotegietara. Dosierrak ez du ematen nork salatu duen afera....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016