Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 28a

Enbaldituak bortxaturik bi apez kondenatuak Argentinan

Horacio Corbacho (60 urte) eta Nicola Corradi (83 urte), lehena argentinarra eta bigarrena aspaldi Argentinan bizi den italiarra, biak apezak, kondenatuak izan dira 45 eta 42 urte presondegitara, joan den astelehenean, Mendozako auzitegian Buenos-Aires hiri nagusitik 1000 kilometrotara. Epailek 25 sexu abusu etsaminatu eta onartu dituzte, 19 biktima entzun dituzte, bortxatuak izan direlarik 4 eta 17 urte artean zutenak. Auzitegi berak 18 urteko kondena eman dio enbalditu horien...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 21a

Oletako bidean

Ziburun, obra pizkorrak laster egitekoak dituzte Oletako bidean, autobidearen gainetik eraiki zubian. Segurtasun neurriak azkartzeko gisan. Pasaia handia bada hor gaindi, gero eta auto gehiago. Jadanik apailueri plantatuak dira zubiaren alde batean. Obra handiena akulatuko da haatik urtarrilaren 6tik goiti eta denak untsa joanez 12 astez, heldu baita martxoaren 31 arte. Epe hortan zubia zerratua izanen da. Jadanik idazki handi bat ezarria dute bide bazterrean jendea jakinaren gainean...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 21a

Hendaiako prezeturtegi xaharrean

Hendaian, herriko kontseilua bildu da eta gehienik mintzatu dira bulta huntan zerratua den prezeturtegiari bizi berri baten emaiteaz, gisa hartako obrak akulaturik etxe hortan. Hor plantatuko dira familien kutxa eta osasun asurantzarena, oraiko ustez hemendik urte bat eta zonbait hilabete barne, arte huntan hondartzaldeko posta xaharrean egonik, posta hori ere zerratua izanki-eta. Prezeturtegi xaharrean, herriak beretzat atxikiko ditu gibelaldeko bi gela eta herriko poliza plantatuko...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 21a

Egun nahasiak

Horiz Jauntzi delakoak berriz agertu dira beren mugimenduaren lehen urtebetetzea ospatu beharrez. Mugimendu bat azkar ibili zena zonbait hilabetez eta gero eztitu, lekuka arrunt gelditzeraino. Iragan asteburuan, berrehun bat manifestaldi izan dira Frantzia guzian gaindi. Oro har jendea bildu da polliki bainan ez halere espantu egitekorik. Aroa ere txarra egia erran. Dena den, bi egunak arras nahasiak izan dira, gehienik larunbata eta bereziki Parisen. Batzuk beren betiko...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 21a

Milaka!

Pariseko karriketan, eta beste zonbait hiritan ere, hala nola Bordelen, orotarat milaka bildu dira eta ibili ere xuriz jauntziak, edo urdinez eta berdez, mediku, erizain eta beste artatzaile, denek arrangura berak agertzen zituztela, erran eta erran ospitaleak arras eri direla: langileak eskas, laneko baldintza txarrak, irabaziak apalegi. Aspaldiko arrangurak alde bat emendatuz doatzinak. Larrialdi zerbitzuetan bereziki, bazterrak biziki kexu, hola ez dela segitzen ahal. Macron...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 21a

Zoin goizik!

Elurte pollita izan da hor gaindi, bakan ikusten dena azaroan. Elurra frango lodi mendietan, hori ez da baitezpada hain harrigarri, bainan ere aise beherago jautsia hala nola Isère aldean eta eskualde bereko beste bospasei departamendutan. Haize hotza merke, makur frango, argindarra ere joana anitz etxetan. 170.000 familia egon dira bizpahiru egunez segidan elektrikarik batere gabe. Alta, zernahi langile ari zirelarik gostaia gosta makurrak ahal bezen laster xuxendu nahiz....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016