Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Estatu Batuetan Olentzero berezia

Colorado eskualdean David Wayne Oliver 65 urteko gizona banku batean sartu da eta ebatsi zuen dirua karrikan ziren pertsoneri banatu die. Laster polizak arrastatu du, dirua eskuratu zuten oinezko batzuk dirua berriz bankura eraman dute, polizaren arabera ebatsia izan den diru guzia ez da ordaindua izan. David Wayne Oliver-ek nahi izan du Eguberri bezperan bere maneran Olentzeroren ardura hartu....

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Iran-en bi emazte ikertzaile preso

Téhéran-eko presondegian daude Fariba Adelkhah eta Kylie Moore-Gilbert, ikertzaileak dira eta abenduaren 24an gose eta edari greba abiatu dute. Gutun baten bidez adierazi dute psikologiko tortura jasaiten dutela, CERI ikerketa zentroak baieztatu duena sare sozialen bidez, arrangura handia dute ez baitute luzaz irauten ahalko bereziki edan gabe, beren bizia arriskuan ezartzen dutela adieraziz. Islamistek akusatzen dituzte espioigoa egitea, Farida Adelkhah antropologoa da, eta...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Philippines-etan Eguberri iluna

Eguberri eguna kari Philippines-etan tifoi handi bat jasan dute 195 kilometro oreneko haize ufako handirekin, kalte handiak eraginez. Aipu da bederen 16 hil izan direla, jadanik 2013an jasan zuten tifoi handi bat nun 7.300 pertsona hil ziren edo(ta) desagertu. Bakantzetara joanak ziren pertsonak aireportua kaltetua izanez blokatuak egon dira. Lurralde hortan gehiengo handi bat katolikoa izanez, Eguberriko ospakizunak trabatuak edo ezeztatuak izan dira. Urtero hogei bat tifoi dituzte...

Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 19a

Boris Johnson garaile baina batailak segitzen

Ostiral honetan egiaztatuko du Erresuma Batuko gobernu-buruak ea kontserbadore alderdiko 365 deputatuek bozkatzen duten Bruselan negoziatua duen Brexitaren alde. Hori baino lehenago bilkura berezi bat egina izanen du abenduaren 12ko bozketan lehen aldikoz deputatu atera diren 119 kontserbadoreekin. Alabaina azaldu nahi die zer eta noizko negoziatua duen Europa Batuarekin Brexit etiketaren pean. B.J.ek segurtamena du Erresuma Batua Europatik aterako dela datorren urtarrilaren 21ean....

Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 19a

Eskozia

Nicola Sturgeon Eskoziako gobernu-buru karguan indartu du alabaina abenduaren 12ko bozketak, alderdi abertzale eskoziarrak 59 deputatuetarik 48 irabazi baititu. Eskoziarren andereak oroitarazi du Eskoziak duela hiru urteko erreferendumean %62an Europa barnean egoitearen alde bozkatu zuela. Ikusiz azken emaitzak B.J.ri eskatu dio beste erreferendum baten antolatzerat utz dezan, Eskoziarrek argiki erran dezaten Erresuma Batuaren baitan segitu nahi duten, ala nahiago duten...

Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 19a

Ipar-Irlanda

Historilariak ongi oroitzen dira duela mendetsu bat Irlanda Erresuma Batutik apartatu zen erreferendumean Ipar-Irlanda apartatu zutela. Demokraziaren arrazoia aitzinatu zuten erranez ipar-Irlandako gehiengoa Irlanda independente bilakatzearen kontra atera zela. Arrazoi berdinarengatik orain B.J.k onartu beharko zuen Eskozia eta Ipar-Irlanda Erresuma Batutik ateratzea, bi lurraldek Europan egoitearen alde bozkatu zutelako. Bistakoa da B.J.k ez duela horrelakorik sekulan...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016