Gure Hitza | 2019ko Irailaren 26a

Hika

Jean-Louis Harignordoquy

Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek. Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin frantsesez mintzatzean. Dena den, ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar gaztearen mintzamoldea; aitortzen dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala. Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene harriduraren berri jakinarazi nion bera baino 50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari toka mintzo entzutean. Egia da gure belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan zaukula, direna gatik errespetu handiagoa agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen ez ditugunei. Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago mintzo direla toka eta noka. Ez da hori gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo direlakotz anai-arreben artean eta lagunartean ; gisa hortan, euskararen hitz eta aditzen edertasunetik zerbait galduz. Uste dut joera horrek gogoetarazi behar gaituela euskaltzaleok. Nahiz neke den usaiaz aldatzea, bai eta ezagun berriekin hitanoa erabiltzea, oroz gainetik adin batetik goiti ausartzia gutitzen denean. Zuka aritzea nehori debekatu gabe, ongi pentsatuz, ohar gaitezke ororen buru toka eta noka mintzatzea elgarren arteko hurbiltasuna eta konfiantza agertzea dela, frangotan plazerra sortzen duela, zalantzarik gabe adiskidantzazko harremana ere bai. Beraz, aski argi ageri da solaskidearen ganako errespetua berdin berdina atxikitzen dela. Xabi Paya Bizkaitar bertsulari gazteak Berria egunkarian idatzi berria du, nola azken ikerketa baten arabera, oraingo euskaradunen %10ek baizik ez duten menperatzen hika mintzamoldea. Hortarako, erabaki du hemendik goiti bere artikuluetan hitanoa baliatzea; bereziki gutiegi baliatua den noka forma. Euskararen pobretzerik nahi ez dugun gainerateko euskaldunok ere ez ote ginuzke gure pentsaera eta usaia batzuk arra-ikusi behar, hitanoa maizago erabiltzeraino? Bestalde, gauza jakina da zazpi probintzietako euskaldunek elgar ulertzeko beharrezkoa den euskara batuaren zimendu eta osagai direla euskalkiak. Horrez gain, euskalki bakotxak baditu herri batetik bestera berezitasun ezberdinak; hala nola Garaztarren eta Oztibartarren ahotik gaitzeko graziarekin entzuten den xuka moldea. Uda huntan Ainhize Monjolosen Hiru Zitxun ikusgarrian loretan agerrarazi daukutena. Azkenik, ez nuke aitortu gabe utzi nahi, aitatxi- amatxi zonbaitek egiazko atsegina ukan dugula Martta Oztibarreko ikastolako andereñoak idatzi orrietan irakurtzean, lehen egunetik, haur ttiki guzier hika eta xuka mintza moldeak berexten erakasten dietela. Gure gurea den mintzaira finkatzeko eta osoki berreskuratzeko ekimen balios horrentzat, goresmenak eta eskerrak zor dizkiegu Marttari eta bertze andereñoeri.
Email Facebook Twitter LinkedIn

3516. zbk

Gure Hitza | 2019/09/26

Hika

Jean-Louis Harignordoquy

Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek. Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin frantsesez mintzatzean. Dena den, ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar gaztearen mintzamoldea; aitortzen dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala. Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene harriduraren berri jakinarazi nion bera baino 50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari toka mintzo entzutean. Egia da gure belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan zaukula, direna gatik errespetu handiagoa agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen ez ditugunei. Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago mintzo direla toka eta noka. Ez da hori gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo direlakotz anai-arreben artean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016