Herriz Herri - Lekuine (L) | 2019ko Irailaren 26a

Mukobisidosa eritasuna gainditzeko eguna

Mukobisidosa%20eritasuna%20gainditzeko%20eguna

Mukobisidosa eritasunaren borrokatzen laguntzeko eta ikerketa lanen sustengatzeko, urte guziz "Itxaropen biradak" antolatuak dira irail bukaeran. Aldiz aurten, 15 urtez Lekuinen antolatu diren "Itxaropen biradarik" ez da eginen. Hala ere bakoitzak bere sustengua ekar dezake edozein animazio antolatuz edo laguntza zuzenki helaraziz. Hain xuxen, badu 10 urte Donibane Lohizunen eritasunaz joa den Keparen familiak eta hurbilekoek zesta puntako partidak antolatzen dituztela, Luzean pilota batasunaren partaidetzarekin. Diru laguntza eman nahi duenak zuzenki helaraz dezake helbide huntara: Uribe Anne-Marie, 7 bis Ignace François Bibal karrika, 2. apartamendua, 64500 Donibane-Lohizune.
Email Facebook Twitter LinkedIn

3516. zbk

Gure Hitza | 2019/09/26

Hika

Jean-Louis Harignordoquy

Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek. Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin frantsesez mintzatzean. Dena den, ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar gaztearen mintzamoldea; aitortzen dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala. Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene harriduraren berri jakinarazi nion bera baino 50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari toka mintzo entzutean. Egia da gure belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan zaukula, direna gatik errespetu handiagoa agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen ez ditugunei. Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago mintzo direla toka eta noka. Ez da hori gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo direlakotz anai-arreben artean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016