Hiru gira, handitu gira, puztu,
ausartu. Arantxa sartu
da abenturan, hezkuntza
artistikoaz arduratzeko.
Artea hezten da eta ontzen,
udazkeneko mahatsak bezala,
gure arnoa guziona da,
gazteek antzerkia edateko eskubidea
ukan dezaten. Euskaraz
eta hemen. Udako garia
bildurik, eguzkiak puzturik,
antzezlan berri batekin gatoz:
Zaldi Urdina: Zaldia, heroina,
urdina eta latza. Latza
izan da eragina, erabilera
eta askatasun gosez zebilen
herri bat, ito egin da.
Askatasun gosea oraino
hor bada, Zaldi Urdina
ere hortik dabil, salbai,
desiragarri, urdin eta ilun.
Urriaren 11n, Luhusoko Harri
Xurin estreinatuko dugu,
urduri gaude, txiki. Hainbat
istorio izan dira hemen edo
hor isilduak, burumakurtzekoak.
Argitara ekarriko
ditugu, txori zauritu bat ekar
genezakeen bezala:
À¯'ƒ'¼ Urriak 11 Luhuso:
Harri Xuri (20:30).
À¯'ƒ'¼ Urriak 15 Angelu:
Quintaou antzokia, Black
Box (20:30).
À¯'ƒ'¼ Urriak 16 Angelu:
Quintaou antzokia, Black
Box (15:00) eta (20:30).
À¯'ƒ'¼ Urriak 18 Angelu:
Quintaou antzokia, Black
Box (20:30).
À¯'ƒ'¼ Urriak 19 Angelu:
Quintaou antzokia, Black
Box (20:30).
Axut!, Artedrama eta Dejabu
partaideak, Unai Iturriaga eta
Igor Elortza idazte-kideak,
eta ametsak bidelagun.
Laster elgar ikusiko dugu.
Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo
zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek.
Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen
den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin
frantsesez mintzatzean. Dena den,
ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar
gaztearen mintzamoldea; aitortzen
dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala.
Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene
harriduraren berri jakinarazi nion bera baino
50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari
toka mintzo entzutean. Egia da gure
belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan
zaukula, direna gatik errespetu handiagoa
agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat
zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu
behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen
ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen
ez
ditugunei.
Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago
mintzo direla toka eta noka. Ez da hori
gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan
gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo
direlakotz anai-arreben artean...