Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 26a

Egun nahasia Parisen

J-B D

Iragan asteburuan Ondarearen Egunak ziren eta oro har moldez iragan dira. Lekuka haatik, karia hortarat usaian beti idekiak izaiten diren toki zonbait zerratuak egon dira, nahasmendu zerbaiten beldurrez. Baziren bestalde ibilaldiak gobernuak gehiago berma diten ingurumen sanoago baten alde. Eta bestalde oraino manifestaldiak "Horiz Jauntzi" askorekln. Parisen bereziki egun nahasia izan da "Horiz Jauntzi" horien arterat berriz ere sarturik bazter nahasle atrebitu andana bat. Makur frango izan da eta 186 presuna atxilotuak.
Email Facebook Twitter LinkedIn

Egun eta bihar | 2019/09/26

Lausenguka

J-B D

Edouard Philippe gobernuburua izan da hiri ttipietako auzapezen biltzar nagusian. Biziki polliki dena lausengu arizan zaiote. Guziz baliosa dela auzapez horiek deramaten saila. Hautetsi horiek mereximendu handiak badituztela. Diruaren aldetik herriek ez dutela deusik galduko -sos bat ere ez omenetxe- zerga kentzearekin. Ahal guziak eginen direla, gobernua lagun, jendearen onetan diren zerbitzu guziak begiratuak izan diten. Hots, biziki prediku goxoa! Bainan duela urte pare bat, eta geroxago ere oraino, gobernuan nehor etzen hola mintzo; Emmanuel Macron lehendakaria bera ere dena esker tzar eta mokorkeria auzapez eta holakoak aipatu orduko. Atsegingarriak dira beraz joan den eguneko solas horiek bainan zinez fidagarriak direa? Badirea egiazki hor nunbait aldaketa baikorrak?...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/09/26

Larderia gehiago

J-B D

Gero eta droga negozio gehiago badela hor gaindi gobernuak nahi du larderia gehiago erakutsi eta hori arrazoinekin segur! Erakunde berri bat muntatu du beraz, Marseillan plantatu dena, hiri hori hunkienetarik izanki-eta. Erakunde horrek batetaratuko ditu nolazpait zerbitzu desberdin askok drogaren kontra eremaiten duten lana, denak elkarlanean artzeko eta ez, sobera usu gertatu den bezala, bakoitxa bere kondu. Erakunde berriaren zuzendaria ez da batere arrotza gure artean, Samuel Vuelta-Simon, azken bost urtetan prokuradore zena Baionan....

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/09/26

Bakoitxa bere hartan

J-B D

Auziak bi egun iraun du. Entzun dira eleketari ederrak bainan deus berriagorik ez da haatik jakin. Bakoitxa bere hartan tematu da. Jean-Luc Mélenchon bera harro eta larderiatsu, lurra baino apalago nahi ukan dutela ezarri gobernuaren kontrakoa delakotz eta beste arrazoinik batere gabe. Akusatzaileak aldiz erran eta erran Jean-Luc Mélenchon etzela hola kexatu behar ez eta hola oldartu, gisa hortan plantatuz huts handia egin duela zigorgarri dena. Bizkitartean, prokuradorea ez da hain bortitz agertu! Hiru hilabeteren presondegia eskatu du nun ez den berriz auziperatua izaiten. Zortzi mila euroko isuna bestalde haatik. Arras zigortze arina galdetua da beraz eta oraino arinagoa denbora berean epaituak ziren beste bost lagunentzat. Epaileek beren erabakiaren berri emanen dute abenduaren 9an. ezkertiar alderdiburuaren kontra, holako kasu batean hamar urterena irriskatzen delarik. Eta oraino hiru hilabete horien egiterik ez...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/09/25

Bobignyko auzitegian

J-B D

Bobignyko%20auzitegian
Arrunt Pariseren itzalean kokatzen delakotz orobat, Bobigny hiria ez da baitezpada hain ezagutua, nahiz jendetzaren aldetik Baionaren heinekoa den À¢'€'" guti aski handixagoa ere À¢'€'" eta Seine-Saint-Denis departamenduaren hirinagusi ekarria. Egun hauetan haatik ukaiten du zernahi aipaldi hango auzitegian baitituzte sei lagun epaitu, ez direnak nor nahi, Jean-Luc Mélenchon intsumitu delakoen burulehena, alderdi bereko bi deputatu barne seikote hortan. Auziperatuak izan dira, gorabehera askoren ondotik, duela urte bat ez arras azkarki oldartu baitziren poliza-gizon multxo bati, bai eta heiekin ziren kargudun zonbaiti. Hori gertatu zen intsumituen bilguneko atean, kaxketadunek ari zutelarik preseski etxe-miatze bat egiten toki hartan. Jean-Luc Mélenchon bera bereziki arrunt haserre agertu zen, zernahi erranka. Pusakoak ere izan ziren eta gutik egin zuen ez baitziren joka hasi! Mélenchon beti hitz beretan da eta ahoan bilorik gabe...

Irakurri segida


3516. zbk

Gure Hitza | 2019/09/26

Hika

Jean-Louis Harignordoquy

Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek. Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin frantsesez mintzatzean. Dena den, ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar gaztearen mintzamoldea; aitortzen dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala. Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene harriduraren berri jakinarazi nion bera baino 50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari toka mintzo entzutean. Egia da gure belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan zaukula, direna gatik errespetu handiagoa agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen ez ditugunei. Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago mintzo direla toka eta noka. Ez da hori gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo direlakotz anai-arreben artean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016