Herriz Herri - Sara (L) | 2019ko Irailaren 26a

Kalakan taldea Kim Carnie eta Innes White Eskoziatik etorriak

GANEX

Kalakan%20taldea%20Kim%20Carnie%20eta%20Innes%20White%20Eskoziatik%20etorriak

Lezetan Kalakan taldeak izan du arrakasta partikulazki ortzirale eta larunbat arratsarekin, igandean gutixago, antolatzaileak aski kontent ziren eta denak eskertzen dituzte. Usategietako besta: igandean Lizarrietako lepoan izan da jendea, ez ditu goizeko euriak izitu, gero denbora aski ona zuten, manifestazione guziak egin dira. Bazkaltzean ere 300 bat baziren, denak ongi pasatu dira, egun hori txarangak airostu du.
Email Facebook Twitter LinkedIn

3516. zbk

Gure Hitza | 2019/09/26

Hika

Jean-Louis Harignordoquy

Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek. Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin frantsesez mintzatzean. Dena den, ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar gaztearen mintzamoldea; aitortzen dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala. Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene harriduraren berri jakinarazi nion bera baino 50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari toka mintzo entzutean. Egia da gure belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan zaukula, direna gatik errespetu handiagoa agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen ez ditugunei. Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago mintzo direla toka eta noka. Ez da hori gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo direlakotz anai-arreben artean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016