Astero ekoiztuko duen emankizun
nagusi berriarentzat Kanaldudek
aurkezle izar berri bat eta
3 kronikalari bilatzen ditu.
Kanaldude telebista euskarazko
hizketaldi (talkshow) ereduko
magasin bat garatzen ari da.
Emankizuna aste guziz grabatua
litaike (urtean 38 emanaldi
aurreikusten dira), plato
moduan, leku finko batean,
ordu bat inguruko iraupenarekin.
Ipar Euskal Herrian eta
alor guzietan diren gertakariak
aipatu eta erakutsi nahi dira edo
lekukotasunezko bizi esperientzien
inguran, berdin ere adituen
arteko eztabaidak sortuz,
talde dinamikak eta sorkuntza
argitan emanez.
Baldintzak elkarrekin adostuko
dira entseguen ondotik. Horra
eskatuak diren gaitasunak:
Euskaraduna, kazetararitzan
esperientzia, proiektu baten
eramaiteko, bai eta lan taldean
edo(ta) autonomoa izaiteko gaitasunak.
Hautagaitza igorri behar da
urriaren 10eko berantenez helbide
huntara: casting@kanaldude.
eus
Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo
zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek.
Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen
den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin
frantsesez mintzatzean. Dena den,
ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar
gaztearen mintzamoldea; aitortzen
dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala.
Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene
harriduraren berri jakinarazi nion bera baino
50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari
toka mintzo entzutean. Egia da gure
belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan
zaukula, direna gatik errespetu handiagoa
agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat
zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu
behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen
ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen
ez
ditugunei.
Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago
mintzo direla toka eta noka. Ez da hori
gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan
gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo
direlakotz anai-arreben artean...