Urgazietako pestak
Asteburu huntan ditugu "Les
Salines" Beskoitze auzogune
hortako pestak San Mixelen
kari.
Pesta horiek Lokarri ezker pareta
gunean iraganen dira.
Huna pesten egitaraua:
Ortziralean: (19:00) mus eta
belote txapelketa. Ostatuan
taloak eta lursagar fritak gau
guzian.
Larunbatean: (9:00) Urgazietako
itzulia lasterka edo oinez,
ondotik zintzur bustitze eta pintxoak
parte hartzaileer eskainia.
(15:00) Oreka Zirkoa haurren
pesta eta ondotik atsaskaria.
(17:30) Behi lasterketak, (21:30)
Diabolo Kiwiren kontzertua eta
ondotik dantzaldia Holako De
Luxe taldearekin.
Igandean: (10:30) Meza nagusia
karpa pean, (12:00) Komiteak
eskainitako Zintzur Bustitzea,
ondotik pesten bazkaria
Eizmendi janari prestatzaile
ospetsuaren bidez. Baga Biga
taldeak alaiturik. Arratsean: Mozorro
gaua "Chasse pêche tradition"
lemarekin, kasu armak
utzi etxean!!
Beskoiztar, Herriko Etxe,
partaide elkartu
Laguntza guziagatik, herria
indartu
Zueri esker baitira besta hauek
agertu
Komiteak nahi ditu guziak
eskertu