Xalbadorren eguna 2019
Urriaren 12an eta 13an eginen
da, Deiadarra taldeak antolatua,
2004 urteaz geroz beti egin
den bezala. Xalbador bertsularia
ez ezik, bertsulariak eta euskal
kultur munduko beste pertsona
ezagun asko gogoratu eta
omendu izan da hamabost urte
horietan, eta hamaseigarren
honetan honakoak gogoratu
eta omenduko dira: Pierra Topet
Etxahun Barkoxe, Xalbadorren
lagun min eta bertsu-lagun izan
ziren, Jon Mugartegi eta Jon
Lopategi.
Egitaraua:
Urriaren 12, larunbata (20:00):
antzerki emanaldia Etxahun
Barkoxe gaia hartutarik, Michel
Etxekopar eta Xiberutarrek
antolaturik. "Gaztelondon Zer
Berri?": Barkoxeko Pierra Topet
Etxahunen obratik, bai eta alde
haietako girotik sortu ikusgarria
; (21:30) lagun arteko afaria
Urepele
eta euskal musika, herriko pilotalekuan.
Urriaren 13a, igandea: (9:00)
Xalbadorren etxolara mendi-ibilaldia,
etxola eta Urepele ezagutuz,
(10:30) meza, (11:15)
hitzaldia Etxahun Barkoxe, Jon
Lopategi eta Jon Mugartegi
gogoratuz, eskolan, Joxe-Mari
Iriondoren eskutik. (11:30) Bilboko
Salbatzaile dantza taldearen
saioa, (13:00) herri kirolak:
herriko plazan zoin gehiagoka
Donazaharre eta Mutrikuko
taldeak. Ikusgarria: sokatira,
sega, orga altxatzea eta lasto
altxatzea, (14:00) bazkaria eta
bertsuak, pilotalekuan, (15:30)
haurren xokoa: aurpegi-pintatzeko
tailerrak.
Bertsu saioa: Xebastian Lizaso,
Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe,
Onintza Enbeita eta
Maialen Arzallus. Ondotik erromeria,
trikitilariekin.
Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo
zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek.
Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen
den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin
frantsesez mintzatzean. Dena den,
ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar
gaztearen mintzamoldea; aitortzen
dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala.
Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene
harriduraren berri jakinarazi nion bera baino
50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari
toka mintzo entzutean. Egia da gure
belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan
zaukula, direna gatik errespetu handiagoa
agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat
zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu
behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen
ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen
ez
ditugunei.
Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago
mintzo direla toka eta noka. Ez da hori
gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan
gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo
direlakotz anai-arreben artean...