Zoe Bray pintore naturalista da,
Charles H. Cecil-en atelierrean
eta Italiako Florentziako Florence
Academy eskolan formatua. Antropologoa
ere da, eta Europako Institutu
Unibertsitarioko doktoregoa
badu. Italian, Frantzian, Espainian,
Alemanian, Israelen, Palestinan eta
Ameriketako Estatu Batuetan lan
egin du. Bere potretak erakutsi eta
zuzenean pintatu ditu New Yorkeko
Historia natural amerikarreko museoan,
Austingo Blanton Museoan
(Texas), Chicago Arts Incubator
eremuan eta Jerusalemgo Beita
zentroan. Antropologo-pintore gisa,
ZOEri nortasunaren izaera isurkorra
interesatzen zaio, moldegabea
eta etengabe aldatzen ari, mundu
batean non beti birnazionalizatua
eta esentzializatua baita.
Oraingo erakusketak euskal nortasuna
Ipar Amerikako mendebaldean
ikertzen duten obrak aurkezten
ditu. Potret horietarik batzuk
Ameriketako Estatu Batuetan
erakutsiak izan dira jada, Euskal
Herrira bidaiatu baino lehen. Baionako
Euskal Museoan erakutsiak
izan ondotik, Euskal Herriko beste
leku batzutara joanen dira, irudikatu
pertsonek beren jatorria marrazten
duten tokietarik hurbil. Gero,
Ameriketako Estatu Batuetara itzuliko
dira. Egiten ari den lan bat da,
nun helburua Ipar Amerikako mendebaldeko
euskaldunen eta euskal
nortasunaren artxibo pertsonal
ikusgarri bat egitea baita.
Urriaren 1ean (18:00) Euskal
Museoan Zoe Brayren margo erakusketaren
estreinaldia iraganen
da. Urriaren 2tik azaroaren 17a arte
ikusgai izanen da.
Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo
zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek.
Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen
den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin
frantsesez mintzatzean. Dena den,
ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar
gaztearen mintzamoldea; aitortzen
dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala.
Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene
harriduraren berri jakinarazi nion bera baino
50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari
toka mintzo entzutean. Egia da gure
belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan
zaukula, direna gatik errespetu handiagoa
agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat
zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu
behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen
ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen
ez
ditugunei.
Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago
mintzo direla toka eta noka. Ez da hori
gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan
gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo
direlakotz anai-arreben artean...