Kostaldean | 2019ko Irailaren 26a

Erlaitzbideko alde hortan

Besta bezala zen igandean Erlaitzbideko alde hortan, departamendua antolatzaile, besta bat jendetsuago izanen zena eguraldi hobea izan balitz bereziki goizean. Bezperan, hitzarmen berezi bat izenpetua izana bizpahiru erakunde partzuer, bide horren bazterreko laborantza eremuak hobeki begiratuak izan diten, orotarat 255 hektara Urruñako lurretan direnak.
Email Facebook Twitter LinkedIn

Kostaldean | 2019/09/26

Donibaneko zinemaldia

Aurten ere Donibane Lohizunek ukanen du bere zinemaldia eta usaian bezala heldu den hilabete hortan iraganen da, urriaren 7tik 13rat. Sélect zinegunean karraskan ai dira apailueri. Hamar filmagileren obrak izanen dira ikusgai. Baldintza berezia badauka sail horrek eta ondorioz ardura arras gazteak izaiten dira zoin-gehiagoka hortan parte hartzen dutenak: agertzen duten obra beren lehenbizikoa izan behar edo handienez bigarrena. Aurten epaileburu izanen da Catherine Corsini artista ezagutua, bera ere dena hortakoa dena....

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/09/26

Giltza berriz agertu!

Arras berezia da, eta gisa batez aski harrigarria, Ziburun gertatu den istorio hau! Duela 45 urte, aspaldi beraz, bat-batean eta untsa bitxiki faltatu zen Maurice Ravel musikagile famatua sortu zen etxerat sartzeko giltza. Etxe horrek baditu bi sartze, batto kaiako aldetik eta bestea Pocalette karrikatik. Bi sartze eta beraz bi giltza edo bi gako. Pocalette karrikakoa zen batere funtsik gabe desagertu. Eta horra nun, gauza kasik ezin sinetsia, berriz agertu den denboraren buruan. Ipar-Ameriketatik jin da Pariserat eta Parisetik igorria izan da Zibururat. Bainan nola joana zen Ameriketarat? 21 urte zituen amerikar edo amerikano gazte bat egon zen Frantzian eta Ziburun ere izan zen, biziki atxikia agertuz Ravel musikagile handiari eta haren obra askori. Oroitzapen gisa ebatsi zuen delako giltza! Eta artoski atxiki. 66 urtetan dolutu zaio bere gazte denborako lan txarra eta giltza jin da gilbelerat! Guy Poulou auzapezak eskuratua du Ravel akademiako arduradunen...

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/09/26

Hendaiako lur batzu

Hendaian, herriko kontseilua bildu da joan den egunean eta lur peza zonbait izan dira gehienik solasgai. Alde batetik herriak beretzen du Legarralde deitu eremua, orotarat hameka hektara baino gehixagokoa. Lau laborari plantatuko dira toki hortan. Gauza bera gertatzen ahal litake bainan ez da oraino deus eginik, tratuan ari dira, Ouristy izeneko mendixkaren kaskoan. Hor erosle bat jadanik agertua zen bainan gibelerat egin du....

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/09/26

Ondarearen Egunak

Ondarearen%20Egunak
Kostaldean gaindi arras untsa iragan dira Ondarearen Egunak. Bazen hitzordu frango eta mota guzietarik, bisitaldi, ibilaldi, hitzaldi, erakusketa, ikusgarri eta gaineratiko. Donibane Lohizunen eta Ziburun konparazione mugimendu gaitza izan da bi egunez. Ziburuko portuan estreinatu dute freska arraro bat, Bretainian muntatua duela zonbait urte, goresten duela bretoin eta euskaldunen arteko elkartasuna. Toki egokian paratua izan da, denen bistan. Erdi erdian balea handi bat. Zortzi ikurriña ere ageri. Donibanen, hondartzaren hegiz-hegi ehun bat artista bildu dira, margolari eta xixelkari, beren obrak erakutsiz eta jendearekin solasean egonez. Gauza ederra hori ere....

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/09/26

Hendaian haurrak euskaraz kantari

Hendaian%20haurrak%20euskaraz%20kantari
Hendaian, bi urtetarik muntatzen dute euskal kantu xapelketa bat lehen mailako eskoletan dabiltzan haur guzien artean. Aurtengoa oraintxe hasten da eta bururatuko da abendoaren 8an Beltzeneko plazan emanen den kantaldi batekin. Eskola bakoitxak baditu bi kantu ikasteko eta ahal bezen untsa menperatzeko. Batto denentzat bera, bestea zozketa baten bidez berexia. Zozketa hori joan den egunean egin da preseski eskola bakoitxak bidali ordezkariekin. Giro goxo batean jateko ere ba gauza on frango, Euskal-Herriko ekoizpenetarik. Han ziren lekuko eta sustatzaile Michelle Mounios-Adurriaga, herriko kontseiluan euskal gaietaz arduratzen dena, Melinda Couturier eskoletako arduraduna eta Elsa Spizzichino euskal-teknikalaria....

Irakurri segida


3516. zbk

Gure Hitza | 2019/09/26

Hika

Jean-Louis Harignordoquy

Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek. Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin frantsesez mintzatzean. Dena den, ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar gaztearen mintzamoldea; aitortzen dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala. Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene harriduraren berri jakinarazi nion bera baino 50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari toka mintzo entzutean. Egia da gure belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan zaukula, direna gatik errespetu handiagoa agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen ez ditugunei. Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago mintzo direla toka eta noka. Ez da hori gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo direlakotz anai-arreben artean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016