Kantaldi
Ortzirale huntan irailaren 27an
(20:00) kantaldi bat iraganen
da Arruntzako elizan. Kantaldia
emana izanen da Baionako
ospitalean diren haur erien fagoretan.
Bi talde entzunen dira
aldizkatuz: Baionako Bestela
eta Uztaritzeko Josteta, biak
gizon koruak. Diru laguntzan
parte hartzea libre utzia izanen
da entzule bakotxarentzat. Kantaldiaren
ondotik publikoarentzat
talo jate eta edariak segurtatuak
dira Aldacourou gelan.
Ongi etorri deneri
Lapurtarrak abesbatzak
30 urte
Lapurtarrak abesbatzak bere
30 urteak ospatuko ditu urriaren
5ean Uztaritzen. Musika eta
kantu egitarau aberats batekin
kontzertu bat antolatuko dute
larunbat aratsalde apalean.
Hautetsi, gomitatu berezi, kantari
eta musikariekin harrera
batek segituko du Lapurdi gelan.
Igandearekin 6an segituko
da meza nagusian parte hartze
batekin eta kantarien bazkari
batekin. Bi egun horietaz argitasun
zehatz gehiago heldu den
astean.
Aste urdina
CCAS edo herriko laguntza
sozialen zentroak ''aste urdina''
antolatzen du urriaren 7tik 12ra.
Ekintza horren helburua da
jende adinetakoen eta gazteen
arteko harremanak sakontzea
besta gisako ekintza batzuk
antolatuz han eta hemen, bereziki
xahar etxeetan. Huna
aurtengoarentzat proposatzen
duten egitaraua: astelehenez
7an (10:00-12:00), adinekoen
gimnastika Osasuna elkarteak
lagundurik Bilgunen; (14:30-
17:00) zozketa handi bat Eliza
Hegi xahar etxean. Asteartez
8an (15:00-16:00), mutxikoak
Andaula xahar etxean Ur Begi
elkarteko dantzariak lagun.
Asteazkenez 9an belaunaldien
bi topaketa, (13:00-15:00)
Andaulan eta (15:00-17:00)
Idekia eskola publikoko aisialdi
zentroan eskolako haurrekin
eta Uztaritzen kantuz taldearen
parte hartzearekin. Ortzegunez
10ean (14:30-16:00) te
dantzaldia akordeoilari batekin
eta San Josep lizeoko gazteekin
Lapurdi gelan. Ortziralez
11n (10:00-11:00), adinekoen
gimnastika Osasunarekin Bilgunen;
(15:00-16:00) mutxikoak
Ur Begi elkartea beti
lagun Eliza Hegi xahar etxean.
Larunbatarekin 12an (9:45-
11:00) ''Agur Animaliak'' elkartearekin
animazio bat, Zirga
bidean ibilaldia eta ondotik
Uztaritze-Tolosa senidetzarekin
elgarretaratzea Hiribehereko
plazan; tokian merkatuaren
animazioa Labourdins elkarteko
musikariek segurtatuko
dute eta eguerditan mutxikoak
Erdizka taldearekin. Ekitaldi
guziak urririk dira bainan parte
hartzeko beharrezkoa da izenak
emaitea CCAS-era (Aurore
edo Laurence) telefonoa: 05 59
93 38 91. Interesatuek autorik
edo ibil molderik ez badute
Herriko Etxeko autoak ibiliko
dira jenden biltzen bainan izenak
aitzinetik emanik telefono
berera. Izen emaiteko azken
epea urriaren 2a. Aste urdin on
deneri.
Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo
zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek.
Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen
den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin
frantsesez mintzatzean. Dena den,
ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar
gaztearen mintzamoldea; aitortzen
dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala.
Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene
harriduraren berri jakinarazi nion bera baino
50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari
toka mintzo entzutean. Egia da gure
belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan
zaukula, direna gatik errespetu handiagoa
agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat
zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu
behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen
ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen
ez
ditugunei.
Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago
mintzo direla toka eta noka. Ez da hori
gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan
gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo
direlakotz anai-arreben artean...