Hegoaldean | 2019ko Irailaren 26a

Costa-Gavras: Donostia Sari 'politikoa

Costa-Gavras zinegileak jaso du 2019ko Zinemaldiaren lehen Donostia Saria. "Oso ohore handia" dela erran du Gavrasek, zinegileek "uste dugulako ez dela oso ezagunak diren sari horietako bat", baina "asko preziatua" da. "Oso harro nago, eta ohore handia izan da, miresten ditudan beste lankideek ere jaso dutelako", nabarmendu du. Gipuzkoako hiriburuko publikoaren aurrean Adults in the room pelikula aurkeztu du, Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministro ohiaren bizitza politikoaren zati bat aipatuz. Zuzendariak prentsaurreko batean erran duenez, ministro ohia "autore bikaina" eta "ekonomia irakasle ona" da, baita "pertsona benetan ausarta". Zuzendaria kezkatua agertu da "faxismoa Europara itzultzen ari delako oso modu herrikoian, eta inork ez du ulertzen zergatik". Gavras-ek nabarmendu duenez, lehenagoko belaunaldi batek "oso ondo ezagutzen ditu" faxismoen emaitzak, eta konbentzituta dago Europan ez dutela denbora nahikoa eman gai horiei buruz irakasteko. "Badakigu boterean daudenean oso emaitza negatiboak dituztela", erran du.
Email Facebook Twitter LinkedIn

Hegoaldean | 2019/09/26

Iruñea-Veleia auzia

Iruñea-Veleia Arabako arkeologia aztarnategiko idatzi batzuen ustezko faltsutzearen inguruko epaiketa 2020ko otsailaren 3an hastekoa da, baina lehenago, urriaren 14an, akusazio eta akusatuak batuko dituzte epaiketaren inguruko hainbat gai zehazteko. Zalantzan ezarri dituzten aurkikuntzen berri eman zuten akusatuek 2005 eta 2006 urteetan, aztarnategiaren kudeaketa Lurmen Gilen enpresari zegokionean. Zeramikaren gainean idatzitako grafitoak historikotzat aurkeztu zituzten, horietan oinarrituta baiezta baitzitekeen, III. mendean euskara eta Kristautasuna inguruan zabalduta zeudela. Alabaina, itxura denez, akusatuek egin zituzten. Arabako Fiskaltzak bost urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du Gilentzat, ondare historikoaren aurkako delitu jarraitua eta dokumentu pribatuen jukutria egiteagatik. Horrez gain, 7.200 euroko isuna ere eskatu du. Arabako Foru Aldundia ere akusazioa da auzi honetan, eta zazpi urte eta erdira emendatu du Gilentzako zigor eskaera,...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/26

CAFek 700 milioi euroko kontratua lortu du Frantzian, 28 tren egiteko

CAFek 28 tren elektriko eginen ditu SNCF Frantziako tren konpainia publikoarentzat, 700 milioi euroren prezioan, Beasainen egoitza duen enpresak ohar bidez jakinarazi duenez. Tren berri batzuk Beasaingo lantegian eginen dituzte eta beste batzuk, Bagneres de Bigorreko lantegian. Konpainiak 30 milioi eurotik gorako inbertsioak eginen ditu Frantziako fabrikan. Kontratua oraindik ez dute sinatu, eta SNCFko administrazio kontseiluak berretsi beharko du tren eskaria urriaren 24an eginen duen bilkuran. Kontratuaren arabera, CAFek beste 75 tren egiteko aukera izan dezake Bordele-Marseilla linearentzat. Lehendabiziko 28 trenak 2023an hasiko dira erabiltzen, eta gaur egungo trenak ordezkatuko dituzte (batzuk 40 urte baino gehiago dituzte). Bestalde, CAFek Frantzian lortzen duen lehen kontratu handia da, hain zuzen ere, lehiakide duen Alstom enpresaren etxean....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/26

Altsasuko auzia

Zortzi gazteen defentsak Auzitegi Nazionalaren epaiaren kontra aurkeztutako helegiteak aztertzeko, Auzitegi Gorenak saio publikoa egin du. Zigortutako zortzi gazteak absolbitu edo zigor txikiagoa jaso behar duten erabakiko du Gorenak hemendik aurrera,defentsaren helegiteen nondik norakoak entzun eta gero. Auzitegi Nazionalak 2 eta 13 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri zizkien gazteei, 2016ko urriaren 15ean Nafarroako herrian izandako liskarraren harira. Auzitegiak terrorismo delitua baztertu zuen, baina zigor handiak ezarri zizkien. Epaia ondoko egunetan jakiterat emanen du....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/26

Bernardo Atxagaren liburu berria

2 urteko lanaren ondoren, urrian kaleratuko du Bernardo Atxagak azken lana, "Etxeak eta hilobiak". Frantziara fraideen eskola batera ikastera joan eta mutututa itzuli den nerabe baten istorioarekin abiatzen da eleberria. Sei narrazio ditu guzira, autonomoak baina aldi berean "unibertso bakarrean" josten direnak, Atxagak dioenaz...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/26

Irakaskuntza Hegoaldean

Hegoaldean abiatu den ikasturtean, ikasleen kopurua gutitu da. Hots, haur gutiago sortzen baita. 374 400 haur sartu dira ume eta lehen maileko eskoletan: 2 800 gutiago. Ondorioz 48 gela hetsiko dira. Ikasleen erdiak (%50,8) sare publikoan sartuko dira eta %67,8ak D osoki euskarazko ereduan. 3 eta 5 urteko ikasletan %80ak D eredua aukeratua du; B elebidunen ereduan %18,6 eta A gaztelerazko ereduan %13.6....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/26

Euskararen erabilera hobetu da Euskaraldiko parte-hartzaileen artean

Euskararen%20erabilera%20hobetu%20da%20Euskaraldiko%20parte-hartzaileen%20artean
Orotarat, 225.000 herritarrek parte hartu zuten azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldiaren lehen edizioan, eta 2020ko udazkenean eginen da bigarren edizioa. Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Topagunearen lankidetzarekin, Euskaraldiaren lehen edizioak herritarren hizkuntza ohituretan eragin zuela ondorioztatu du Soziolinguistika Klusterrak burututako ikerketak, "Euskaraldiak parte-hartzaileen hizkuntza-erabileran aldaketa handiak eragin ditu ariketaren 11 egunetan, eta hiru hilabete beranduago aldaketa horiei proportzio altuan eutsi egin zaie": "euskaraz mintzatzeko gaitasun txikiagoa dutenek egin dute aldaketarik handiena; Euskaraldiaren hasieran euskarazko gaitasun eta erabilera altua zutenek edo zonalde oso euskaldunetan bizi zirenek baino aldaketa handiagoa". Parte-hartzaileen hizkuntza erabilerari dagokionez aldaketa handiak ekarri ditu Euskaraldiak ariketaren 11 egunetan,...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/26

Metalgintzako langileak kexu

Milaka pertsona bildu dira Bizkaiko metalgintzako langileek deitu manifestazioan, lan-hitzarmena berritzea aldarrikatzeko. 50 mila langilek egiten dute lan metalgintzaren sektorean Bizkaian. "Hitzarmen duin baten alde, Bizkaiko metalgintza greban" goiburupean, ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek deitu dute manifestazioa. ESK, USO, CNT eta CGT zentralen babesarekin ; pentsiodunen mugimenduak, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek bat egin dute manifestazioarekin. Greba egin behar dute, irailaren 30etik urriaren 4ra. Maiatzean eta ekaineanbost lanuzte egin zituzten. "Prekaritatearekin amaituko duen hitzarmen duina izan behar duela", adierazi dute sindikatuek....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/26

11/13 sumarioko 45 auzipetu ez dira presondegian sartuko

ETAko presoei laguntza ekartzeagatik auzipetuak ziren 47 lagunak ez dira presondegirat joanen. 11/13 izeneko auzian, akusatuei leporatua zitzaien ETAko presoei laguntza ekartzea. Prokuradoreak galdera bakarra egin die: "Onartzen ahal dituzu leporatzen zaizkizun delituak?". Auzipetuek, banan-banan, "bai" erantzun dute. Ondorioz: 14 eta 8 urte arteko kartzela eskaeratik, gehienez 3 urte eta erdikora gutitua izan zaie prokuradoreak eta auzipetuen defentsak erdietsitako akordio horri esker, auzipetu gehienek (45) bi urte eskaseko kartzela eskaerak onartu dituzte. Beraz, ez dira kartzelan sartuko. Arantza Zulueta eta Jon Enparantza dira salbuespe bakarra, "buruzagi" izaitea leporatuta, hiru urte eta erdiko (Zuluetarentzat) eta bi urte eta zazpi hilabeteko (Enparantzarentzat) zigor eskaerak onartu dituzte, baita urtebeteko zaintzapeko askatasuna ere. Prokuradoreak 14 urteko kartzela zigorra eskatua zuen bientzat talde armatuko buruzagi zirela leporatuta. Zulueta...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/26

EH Bilduk eskatu du azaroko bozen kanpaina ez dadila erabili "probokaziorako"

EH Bildu koalizio abertzaleak eskatu du heldu den hauteskunde kanpainan, kasik eraginik ez botorik ez duten eskuineko alderdiek (PP, Ciudadanos eta Vox), Euskal Herriaren gaia, ez dezaten erabili, botoen lortzeko probokazioa eginez. EH Bilduko ordezkariak argitu du ez diotela inori ukatu kanpaina egiteko eskubidea, baina "probokazio estrategietan oinarritutako praktikak" baztertzeko eskatzen dutela. Gaitzetsi dituzte, besteak beste, Vox-ek Bilbon eta Donostian egin ekitaldiak, Pablo Casado PPko lehendakariak Altsasuko Koxka tabernan elkarrizketa bat egin zuenekoa edo Ciudadanosek Errenterian (Gipuzkoa) eta Ugaon (Bizkaia) egin zituen ekitaldiak. "Une eta memento bortitzak eta liskarrak eragitea baztertu nahi dugu, ez dezaten elkarbizitza lehertu", nabarmendu du EH Bilduko ordezkariak. Aurkeztu duten testuan ez dute hitz egiten alderdi politiko edo politikari zehatz bati Hego Euskal Herrian kanpaina egiteko debekua ezartzeaz. Legebiltzarreko beste alderdiek,...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/26

Espainian: gobernurik ez, berriz bozkatu behar

Espainian, alderdi politikoek ez dute azken hauteskundeen ondotik gobernurik osatu ahal izan. PSOEk, sozialistek ahalmena bazuten, Podemos, PNV eta katalandar alderdi baten laguntzari esker gehiengoa ardiesteko. Bainan Podemos eta PSOEk ezin izan dute akordiorik lortu: bakoitzak besteari bota dio porrotaren erantzukizuna. Beraz berriz bozkatu beharko dute Espainiar estatuan azaroaren 10ean...

Irakurri segida


3516. zbk

Gure Hitza | 2019/09/26

Hika

Jean-Louis Harignordoquy

Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek. Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin frantsesez mintzatzean. Dena den, ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar gaztearen mintzamoldea; aitortzen dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala. Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene harriduraren berri jakinarazi nion bera baino 50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari toka mintzo entzutean. Egia da gure belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan zaukula, direna gatik errespetu handiagoa agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen ez ditugunei. Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago mintzo direla toka eta noka. Ez da hori gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo direlakotz anai-arreben artean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016