Ezkontza
Buruilaren 7an, Gaineko Karrikan,
Bixta Eder etxeko alaba
Bérangère Titlik biziko laguntzat
hartu du Grégoire Raphaël
Doyen, Saint Germain de Luzignan-
ekoa. Biak jendarma, beren
ofizioa segituko dute Charentes
departamenduan. Gure
goresmenak eta agiantza hoberenak
doatzi ezkondu berrieri
eta agurrak beren burasoeri.
Bestalde, joan den larunbatean
Luhusoko eliza obretan
izanez, herri hortara etorri berri
den Joelle Ihidoy eta Nahuel
Biancolini bikote gazteak ere
gure elizan hartu du ezkontzako
sakramendua. Goresmenak
eta agiantza hoberenak bikote
gazte huni ere.
Heriotze
Joan den astean, lur huntako
azken bidean lagundu dugu
Marcel Trounday, Haritzalde
Xapatandeiko semea. Ezkongabea,
jite handia zuen mekanikarako
eta horrela, bere lan
denboran beti etxera bilduz
tresna eta kamioi gidari ibili da
inguruko enpresetan. Frango
gaztea zelarik oraino osagarri
arrangura larriak jasanak zituen.
Hauek gainditurik, geroago ere
berriz arazo berekin iragan ditu
azken urteak eta Izpuran pausatu
da 80 urteak betetzera zoala.
Gizon zintzoa eta lagunkinaren
oroitzapena uzten dauku. Dolumin
bizienak helarazten ditugu
doluan den familia guziari