Euskal Etxeen Mundu-Batzarra, Dan Ansotegui eta Montpellierreko Pesta
BILBO, BIZKAIA. Munduko euskal
etxeetako gazteendako Gaztemundu
2019 programa ari dira egiten
aste huntan Bilbon Argentina,
Estatu Batuak eta Uruguaiko 15
gazte, "Euskal etxeen kudeaketa"
gai harturik. Ortziralean bukatuko
dute, asteburuan txangoak eginen
dituzte Euskal Herria hobeki ezagutzeko,
Bilbotik Nafarroa eta Lapurdiko
kostaldera, Arabar Errioxara
eta Zumaia eta Donostiara; eta
ondorik, asteartean, urriaren 2tik
4ra Bilboko Euskalduna jauregian
obratuko den Euskal Gizataldeen
VII. Mundu-Batzarrarekin bat eginen
dute. Euskal etxea duten munduko
25 herrialdetako delegatuak
deitu dituzte bilkura honetara, hiru
erresumakoek. Lau urtetarik behin
egiten da eta Urkullu lehendakariak
emanen dio hastapena eta
akabera.
WASHINGTON DC, AEB. Estatu
Batuetako Gobernuak folk eta arte
tradizionalen atalean ematen duen
sari behinena da NEA (National
Endowment for the Arts) erakundearen
"National Heritage Fellowship
" delakoa. Joan den astean
Washington hiriburuko Kongresuko
Liburutegian egin ekitaldi
batean, Dan Ansotegui euskal
musikari boisetarrari eman diote,
euskal-amerikar kulturaren alde
egin lanarendako. Euskara ederki
mintzo du Dan-ek, musikaria
izanik, trikitixa, txistua, panderoa
eta atabalak jotzen ditu, Boiseko
Gernika taberna eta Basque
Market estorra sortu zituen, baita
Txantxangorriak euskal musika
eskola ere, eta trikitixa irakaslea
da, Oinkariko euskal dantzaria
izan da, eta beti euskal kulturaren
sostengatzaile. Zorionak zuri, Dan,
eta AEBetako euskaldun guzier
ohore honen gatik!
MONTPELLIER, FRANTZIA.
Igande huntan eginen dute Montpellierko
Euskaldunen Urteroko
Pesta, hiriko Eskualdunak elkartea
antolatzaile. Zuraideko Jean-Baptiste
Munho apeza eta Jean-Louis
Bergara eta Beñat Chaubadindeguy
joanen dira, musikari. Pariseko
Anaiki gizon-koralekoek ere
kontzertua emanen dute bezperan,
larunbat arratsean Lattes-ko
St Bernard elizan, euskal etxekoek
komitaturik. Igandean, ohi bezala,
pesta Clapiers-en ospatuko da
(Paraguai karrika 1 helbidean)
10etarik goiti, meza 10:45etan,
11:45etan aperitifa, eta 13ak aldera
bazkaria, Anaikikoak ere partaide.
Kantuak, dantza eta mutxikoak...
urte guzizko giro ederrarekin hain
segur. Izena aitzinetik behar da
eman, helduek 25 euro eta haurrek
12. Ongi ospatu eta on egin!
Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo
zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek.
Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen
den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin
frantsesez mintzatzean. Dena den,
ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar
gaztearen mintzamoldea; aitortzen
dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala.
Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene
harriduraren berri jakinarazi nion bera baino
50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari
toka mintzo entzutean. Egia da gure
belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan
zaukula, direna gatik errespetu handiagoa
agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat
zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu
behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen
ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen
ez
ditugunei.
Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago
mintzo direla toka eta noka. Ez da hori
gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan
gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo
direlakotz anai-arreben artean...