Mundu zabalean | 2019ko Irailaren 26a

Uraren kudeantzan ohitura aldaketak

M.L.

2001ean uraren kudeantza sektore publikoaren esku zen hexagonoko jendetzaren %28arentzat. Hamasei urte berantago jendetzaren %40ak publikoki tratatu ura baliatzen du, dela ikuzteko, jangaien berotzeko eta edateko. Hots, gero eta hiri eta herri elkargo gehiagok zuzenean segurtatzen dute uraren kudeantza. Hemen gaindi Akize eta Baiona ditugu adibide hoberenak. Baionaren berezitasuna azpimarratzekoa da, 1890 urtea aitzinekotzat sortua baitzuen ur konpainia publikoa. Baionesek Urtsumendi eta Kanbo Latseko uretik hartzen dute. Hara hor erakutsia dela kostaldeak baduela barneko aldearen beharra.
Email Facebook Twitter LinkedIn

Mundu zabalean | 2019/09/26

Asiatarren arteko sentimendu gordeak

M.L.

Europa mendebaleko jendeen artean garrantzia guti emaiten zaie miliar bat eta hiru ehun milioi biztanle dituen Txinari, edo miliarra gainditu berria duen Indiari. Lehena erhiz erakutsia da mendebaleko ekonomiari ekartzen liokeen kaltearentzat, Indiaren izena agertzen da noizean behin zenbait hegazkin militar erosten dituelarik Europan. Japonia gogora datorkigu G7 bilkuren karietara, bat batean ohartzen baikara munduko eremu aberatsenen zerrendan dela. Hego eta Ipar Korea ere noiztenka datozkigu aktualitatera, bereziki bien artean dituzten harreman konplikatuentzat. Oro har Asia urruneko kontu lanotsutzat bezala daukagu. Aldi honetan larga bistaren fokua zuzenean eman dugu Hego Korea eta Japoniaren arteko gerla isil batean. Bien artean baitirau alabaina gerla isil baina petoak 1945az geroztik. Bigarren munduko gerlaren kari Japoniak Hego Korea zangopean atxiki zuen hainbat urtez. Korear emazteak sexu esklabo erabili zituzten. Historiako puntu delikatu horri...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2019/09/26

Turkian Erdogan aro oparoa, hodei batzurekin

M.L.

Recep Tayyip Erdoganek karguak metatzen ditu deputatu bozetan berriz pasa arau. Turkiako presidentearen boterez gain, gobernu buruzagitza hartu berria du, hori beti AKP alderdiaren buru segituz. Horiek aski ez balitu bezala, Turkiako armadaren buruzagi lehen emana da, eta finantza politikaren kargua hartu berria du eskutan. Gider guziak eskutan badirudi diktadurara doala zuzenean. Nork geldiaraz dezake? Hodei batzuk agertzen hasiak zaizkio ordea. Herriko bozetan Ankara hiri nagusia eta Istanbul, Turkiako bi hiri handienak galdu zituen joan den primaderan, ezkerraren faboretan. Istanbuleko auzapez berriak prentsaurreko bat ez ohizkoa egin berria du. Erakutsi ditu aitzineko AKP alderdiko auzapezak dobletan egin dituen gastu eta material erosketak. Iragan uztailaren 8an Ali Babacan, AKP alderdiaren sortzaileak eta ekonomia munduari hurbiltzen energia anitz eman duenak alderdia utzi zuen. Irailaren 13an Ahmet Danutoglu gobernu-buru ohia alderditik atera da. Egia...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2019/09/26

Israel: Gantzek 57, Netanyahuk 55

M.L.

Israeleko deputatu bozen emaitzek alderdien arteko jokoa zabaldu zuten handi handia. Sorpresa nagusia izan da zentro- eskuineko Urdin-Txuri alderdiak Likud eskuinekoa gainditu duela, bi deputatu gehiagorekin (33-31). Ondotik palestinarren koalizioak 13 aulki eskuratu zituen Israeleko hirugarren alderdia bilakatuz. Eskuin burukoak oro bat joan balira 32 deputatu bilduko zituzten, baina lau multzotan joanik, bakoitza hamar aulkiren pean gelditu da. Judu sefaradek Shass etiketarekin 9 eskuratu dituzte, Errusiar etorkiko laikoek (Beiteinu) eta judu askenaziek zortzina aulki, eta Yamina alderdi erradikalenak 7. Azken putz gelditu ziren ezkerreko bi alderdiak: laborista 6rekin eta koalizio demokratikoa 5ekin. Hilabeteko epea dute gobernuaren osatzeko. Benny Gantz Urdin-Txuri alderdikoak izan behar luke gobernu buru. Egiazko hauturik ba ote du gobernu berriaren osatzeko? Teorian gehiengo erlatibo bat osatzen ahal luke palestinarrekin eta ezkerreko bi alderdiekin, 57...

Irakurri segida


3516. zbk

Gure Hitza | 2019/09/26

Hika

Jean-Louis Harignordoquy

Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek. Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin frantsesez mintzatzean. Dena den, ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar gaztearen mintzamoldea; aitortzen dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala. Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene harriduraren berri jakinarazi nion bera baino 50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari toka mintzo entzutean. Egia da gure belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan zaukula, direna gatik errespetu handiagoa agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen ez ditugunei. Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago mintzo direla toka eta noka. Ez da hori gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo direlakotz anai-arreben artean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016