Poeta mediatekara itzultzen da
Urte bat eta erdi Manex liburutegia
Donapaleuko mediatekatik
jalia izan dela. Larrazken
huntan, berriz bere baitara itzuli
behar luke, eta horren ospatzeko,
Zabalik elkarteak Manex
Erdozaintzi Etxart, Donapaleudar
poetaren Hinki Hanka
liburuaren irakurketa publikoa
antolatzen du. Horrela dira
datorren ibiakoitz goizean, irailaren
28an (9:00-12:00), 80
lagun aldizkatuko mediatekan
botz-goraz poemen irakurtzeko
behatzaileen aitzinean. Proposamena
gogotik onartu dute
parte hartzaile guziek eta elkar-
teak pentsatzen du ekintza horrek
euskarazko irakurketaren
bultzatzeko ere balioko duela.
Eguerditan ekitaldia bururatuko
da deneri eskainia izanen
den aperitifa baten inguruan.
Karia hortara, Manexen poemekin
moldatuak izan diren
kantu eder zenbait, elgarrekin
kantatzeko parada izanen da.
Horra euskal kultura eta bereziki
literatura, ohoretan direla Amikuzen,
nun eta mediatekan. Ez
zitaiken bestela izan, eta ZABALIK
elkarteko kideak arras satifos
dira beren pazientzia dela
medio, gai honek aterabide
egoki bat izaten ari duelako.