Dolu: joan den astean Maite
Hirigoyen-ek 63 urte zituela
utzi gaitu eritasun dorpe baten
aurka borrokaturik. Anitz maitatua
zen Larresoron, herriko
elkarte desberdinetan parte hartuz.
Iragan diren ehorzketetan
omendua izan da, bere iloba eta
lagun batek kantatu olerkiekin.
Doluminak familia eta adiskide
guzieri.
Maite maitia
Maite zinituen bertsuak
Maite zinuen gure hizkuntza
Maite pesta
Maite irria
Maite fandangoa
Maite arin-arin
Maite itsasoa
Maite mendia
Maite iguzkia
Maite bizia
Maite
Etengabe
Dantzan
Gure bihotzetan
Milesker Ote Lore eta
Debrutegia elkarteetan
Eman dituzun indarrentzat
Kulturaren biziarazteko
Maite
Zure izenak
Dakar zu zirena
Oso osoa.
Maitasunez josia,
Maitasun iturri
Familiarentzat
Ingurukoentzat.
Luzaz borrokaturik
Gaitz larriari ihardukitzeko
Azkenean, bai, zango punttetan
joan zira,
Begiak idekirik,
Jakinez eritasunak ez zuela
barkatzerik.
Gaur, gu guziak umezurtz
izanik ere
Zure bizi nahiak,
Zure alaitasunak, zure indar
erraldoiak
Bultzatzen gaitu bakotxak ideki
eta sinesten
Ditugun alorretan segitzen,
Bizia altxorra delakotz
Eta ez duguna inoiz ere
Aski eskertzen.
Ez adiorik Maite.
Michèle
Maite ditugu maite gure
bazterrak
Baratze bat nahi dauzugu
egin gaur ttantta Maite,
Mendian larrartean
Gure amets eta oroitzapenekin
Baratze bat nahi dauzugu
egin gaur
Esposlagun, ama, amatxi,
ahizpa, arreba, ttantta, goxama,
koinata, lankide eta bidelagun
izan zaitugun guziek.
Liliak egun jauntzi ederrenetan
Mila kolorez dantzan gure
bihotzetan
Zure iduriko lili bat ikusi dugu
baratze batean
Desiratzen baitzintugun gure
sahetsean
Udan eta neguan
Zure parerik ez da bertze bat
munduan!
Hartu dugu lorea eta hostoz
hosto erantzi
Eta guk zu ere amets,
Loreak erran nahi dauku
Aska nazazu
Sortu naiz libre izateko
Ta ez loturik egoteko.
Lorea ezin bizirik
Arantzak kendu nahi dizkiogu
Eta bizi berri bat eman.
Baratze bat egin dauzugu gaur
Maite, betiko
Lili anitz landatuko ditugu
Loratuko dira gure etxeetako
baratzeetan
Orduan izanen dute indarra eta
kemena
Orduan emanen dute ugari
beren fruitua.
Orduan loratuko zira mila
kolorez gure bihotzetan
Adiorik ez ttantta Maite maitea.
Larresoron, 2019ko
irailaren 16an
Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo
zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek.
Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen
den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin
frantsesez mintzatzean. Dena den,
ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar
gaztearen mintzamoldea; aitortzen
dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala.
Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene
harriduraren berri jakinarazi nion bera baino
50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari
toka mintzo entzutean. Egia da gure
belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan
zaukula, direna gatik errespetu handiagoa
agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat
zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu
behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen
ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen
ez
ditugunei.
Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago
mintzo direla toka eta noka. Ez da hori
gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan
gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo
direlakotz anai-arreben artean...