Herriz Herri - Urdiñarbe (Z) | 2019ko Irailaren 26a

Xiberoko eskü-hüska lehiakako irazbaleek txapelak jauntsi dütüe

Xiberoko%20esku-huska%20lehiakako%20irazbaleek%20txapelak%20jauntsi%20dutue

Bedatseko lehen egünetik hasirik, larrazkenaren hasbürüala, pelota eskü-hüskako Xiberoko Txapelgoak harrotü dütu kartieleko arrabotü bazterrak. Eta nolaxe harrotü ere, partidak agitü diren 14 herrietako arrabotü ingürüak jentez künküiño bete beitira, aldikal! Aurtenko txapelgoa 12.a zen eta urteak jin-urteak joan, Alain Mugurdoy ostalerak, Urdiñarbeko Bil Xokoa alkarteak eta Maule- Lextarreko SAM Pelota klubak esküz eskü plantatzen düen lehiaka horrek arrakasta ederra biltzen dü. Orotako kausitze ederrena da, haatik, Züberoako gazteer eskü-hüskala arraplantatzeko gogoa emaiten deiela. Urdiñarbeko arrabotü propian, setemeraren 13an (3. maila) eta 15ean (2. eta 1. mailak) finalak jokatürik, hona zoin diren aurtenko txapelgoaren emaitzak: 3. mailan, Baptiste Irigoin eta Pantxo Curutchet txapeldün, Allande Barreix eta Peio Idiart goitürik, 30/13; 2. mailan, J.B. Ayçaguer eta Allande Iritçity txapeldün, Guillaume Bernard eta Sébastien Arla goitürik, 30/29. Partida hau Urdiñarbeko arrabotüan hasi da, bena ebi tzarraka bat agitürik... Sohütako pelotakagian ürrentü da, emaitza oso tiran batekin. Lehen mailako finalarentako, berriz, Urdiñarbeko arrabotüa hein bat txükatü ondoan, beste arrenkürarik gabe jokatü da. Ororen bürüan, Sébastien Quéheille eta Alexis Inchauspé pareak txapela bildü dü, Michel Latchère eta Cédric Lucu goitüz, 30/18. Final horrentako, Alexis Inchauspé hazpandarrak ordezkatü dü Thierry Harismendy donamartiriarra, honek partida bat mezperan jokatü beitzüan eta Lekuinen beste bat jokatü behar beitzüan biharamenean! Halerik ere, Urdiñarbeko arrabotü saihetsean zen, 1. mailako final eder horren ikusteko. Arren, Xiberoko Txapelgoaren 12. antolaldia ürrentü da eta berantesten zaigü jadanik 13. lehiaka!
Email Facebook Twitter LinkedIn

3516. zbk

Gure Hitza | 2019/09/26

Hika

Jean-Louis Harignordoquy

Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek. Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin frantsesez mintzatzean. Dena den, ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar gaztearen mintzamoldea; aitortzen dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala. Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene harriduraren berri jakinarazi nion bera baino 50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari toka mintzo entzutean. Egia da gure belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan zaukula, direna gatik errespetu handiagoa agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen ez ditugunei. Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago mintzo direla toka eta noka. Ez da hori gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo direlakotz anai-arreben artean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016