Han eta Hemen | 2019ko Irailaren 26a

Haziak Mintzo: 4l Trophy: Nemobile basamortuan

Maurice Harriet Haltsuko eskolako CE2-CM1-CM2 ikasleak

Haziak%20Mintzo:%204l%20Trophy:%20Nemobile%20basamortuan

Jaz, Vincent etorri zen eskolarat. Bere proiektua esplikatu dauku: auto lehiaketa batean parte hartu eta Marokoko haur pobreak lagundu. Helburua zen ahal bezain kilometro guti egitea eta eskolako tresnak ekartzea Marrakech-erat. Vincent Moncade gidaria da eta Carl De Sousa Trias kopilota. Bikoteak balentriak egin ditu: 58. 1200 auto zirelarik! Estudiantea etorri zen Haltsurat: 4L autoa sartu da jostalekuan, aterpean. 4L barnean goititu gira bederazka. Polita zen: bi begi lodi ditu, Nemo arraina bezala. Horregatik gidariak bere autoa "Nemobile" deitu du. Hameka egunez, behar zen Miarritzetik abiatu, Espainia osoa zeharkatu eta Marokoko pistetan ibili Marrakech-eraino. Heldu den urtean, 2020ko otsailaren 19an eta 20an, 1500 Renault 4L metatuko dira. Algeciras hirian (Andaluzian) itsasontzi bat hartuko dute Mediterraneo itsasoa zeharkatzeko eta Afrikako bideetan gaindi ibiltzeko. Gure ikasgelan, batzuk nahi lukete auto lehiaketa egin, mekanika maite baitugu, basamortuak eta kameluak ikusteko, paisaia ederrak begiratzeko. Aldiz, bertze batzuk ez lukete egin nahi, mekanika ezagutu behar baita, kario baita eta basamortuan ibili behar baita. Dena den, ongi zen Nemobile autoa pasatu delarik Haltsuko plazatik.
Email Facebook Twitter LinkedIn

Han eta Hemen | 2019/09/26

Klimaren aldeko mobilizazioak

Klimaren%20aldeko%20mobilizazioak
Ostiralean "Fridays For Future Euskal Herri" klimaren alde borrokatzen diren lizeotako gazteek emana zuten hitzordua Cassin lizeoaren aitzinean, "Die-in" (etzanik lurrean) bat egin dute suprefetura aitzinean. 500 bat gazte hurbilduak ziren desforestazioa salatzeko eta urgentzia klimatikoari buruz sentsibilizatzeko. Mobilizazio horrek Greta Thumberger neska gazteak bota duen deialdiari erantzuten du. Biodibertsitatearen desagertzea eta bizidunaren erortzea sinbolizatu dute eta salatu dute gobernuen inakzioa, bereziki Frantses gobernuarena. Manifestazioa bururatzean arbola bat landatu dute, sinbolo horren bidez desforestazioa salatzeko eta erakutsi nahi izan dute arbolak landatu behar zirela. Larunbatarekin Bizi mugimenduak zuen gomita zabaldua Baionako Santespietako zubiaren blokatzera, kolore alai eta aldarrikatzailea emanez. Hurbildu diren 1000ko bat pertsonek nahi izan dute klima eta justizia sozialaren alde mobilizatu. Bizi mugimenduak zioen: "Azken...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/09/26

I-ENER-en biltzar nagusia

I-ENER-en%20biltzar%20nagusia
Duela zenbait denbora iragan da, 50 bat pertsona hurbildu dira. Pasatu den urteko akzioak eta zentralen segipena azaldu eta gero, ondoko urteetako proiektuak eta helburuak aurkeztuak izan dira, horietan, besteak beste, lurreko zentral fotovoltaikoak lur kutsatuetan, metanizazioaren inguruan ikerketen eta proiektuen bultzatzea, autokontsumoaren aldeko pentsaketa. Biltzar nagusiaren bururatzean, etorriak ziren bazkideekin solasaldi bat eramana izan da, gai ezberdinen inguruan: I-ENER-en perspektibak geroari begira, nola azkartu bazkideen interesa egituraren baitan, nola handitu herritarren inplikazioa energia trantsizio arloan. Bazkideek posibilitate gehiago ukaiteko I-ENER-en, pentsatua izan da talde tematiko batzuen sortzea bazkide guzieri idekiak. Helburua da gai baten inguruan interesatuak diren bazkideekin gogoeta baten eramaitea, IENER- en egin-beharren arabera. Hortarako, proposatzen dute bazkide guzieri izena emaitea interesatzen zaizkien gaien...

Irakurri segida


3516. zbk

Gure Hitza | 2019/09/26

Hika

Jean-Louis Harignordoquy

Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek. Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin frantsesez mintzatzean. Dena den, ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar gaztearen mintzamoldea; aitortzen dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala. Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene harriduraren berri jakinarazi nion bera baino 50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari toka mintzo entzutean. Egia da gure belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan zaukula, direna gatik errespetu handiagoa agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen ez ditugunei. Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago mintzo direla toka eta noka. Ez da hori gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo direlakotz anai-arreben artean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016