Herriz Herri - Hazparne (L) | 2019ko Irailaren 26a

Hazparne

Hazparne

Kantu Alai: Laugarren aldikotz Hazparneko 5 koralak kantuz ariko dira elgarrekin eta bakarka irailaren 27an, ostirala, Jondoni Joane elizan (20:30). À¢'œ'" Elgarrekin, Céline Ladevese Duffoir zuzendari. À¢'œ'" Hegalkanta. À¢'œ'" Mendixola, Béatrice Lissarrague Durruty zuzendari. À¢'œ'" Idiak Kantuz, Patrice Dumora zuzendari. À¢'œ'" Ur Begi. Elgarrekin emanen dituzte "Zazpiak oihal batetik" eta "Baratze bat" kantu famatuak. Sartzea urririk da. Ikusgarriak erretratuentzat Herriko sozial zentroak eta Baionako Scène Nationale-ak, hiru ikusgarriren (dantza, musika, antzerkia) ikustera joaitea proposatzen die Hazparneko erretretatueri. Prezio bereziak eskainiak dira eta harat joaiteko garraioa urririk da. Hortaz dena jakiteko informazio bilkura bat eginen da Elgar Zentroan urriaren 4an (10:00). Izena eman bilkuran parte hartzeko: 05 59 70 29 07 deituz. Gisa hortako tokiak mugatuak dira. Dantza filma Euskal Herriko zinema gehienetan erakutsia izan ondotik, Hazparneren aldi izanen da urriaren 3an osteguna (20:30) eta 6an igandea (18:00). Filma, ikusga rria eta poetikoa den freska bat da, erroak eta euskal dantzaren espresio ezberdinak ikertzen ditu. Biziaren zikloa, bizitzarako borroka aipatzen ditu. Musikak laguntzen du egunerokotasun hori. Ohidurak, dantzak, lurra, populua, mitoak eta tradizioa goresten ditu. Izaitearen mirakuiluaren ipuina da. Dokumental hori Telmo Esnalek egina du. Gari Otamendia, Amaia Irigoyen eta Ainara Ranera jokolariak ari dira, besteak beste. Zakur konkurtsoa Urte guziz bezala, Departamenduko elkarteak, arraza guzietako zakur zoin gehiagoka apailatzen du Hazparnen. Aurten urriaren 6an iraganen da Harana plazan eta gelan. Egun osoan erakusketa eta konkurtso desberdinak izanen dira. Tokian berean jan eta edaten ahalko da.
Email Facebook Twitter LinkedIn

3516. zbk

Gure Hitza | 2019/09/26

Hika

Jean-Louis Harignordoquy

Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek. Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin frantsesez mintzatzean. Dena den, ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar gaztearen mintzamoldea; aitortzen dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala. Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene harriduraren berri jakinarazi nion bera baino 50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari toka mintzo entzutean. Egia da gure belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan zaukula, direna gatik errespetu handiagoa agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen ez ditugunei. Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago mintzo direla toka eta noka. Ez da hori gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo direlakotz anai-arreben artean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016