Herriz Herri - Lasa (NB) | 2019ko Irailaren 26a

Lasa

MG

Ezkontza: buruilaren 6an Herriko Etxean Mizel Idiart auzapezak legez elgarretaratu ditu Manon Dabances eta Baptiste Laffont. Biharamunean aldiz ezkontzako sakramendua errezebitu dute Miarritzen, Ste Eugénie elizan, Vincent Claverie apezaren eskutik. Meza hori euskaraz kantatu du Lasa Kantuz taldeak. Gutarik gehienek ez ditugu ezagutzen esposak. Andere esposak erroak Lasan ditu, Monique Inxauspekoaren alaba ttipia da eta horrek hartua du amatxiren segida. Suerte eta zorionak espos berrieri. Gure goresmenak zueri eta zuen familieri, agurrik beroenak amatxi Monique eta aitatxi Louis-eri. Besta ondo: horra bestak iraganak, gaitzeko arrakasta ukan dute aurten ere. Igandean baizik ez aipatzeko, loriagarri arrabotean sar-ahala dantzari, 160 bat orotarat. Domaia, beltzuririk merezi ez zuen ortzantz erauntsi batek trabatu baitu ikusgarria eta jendea barreiatu baita, hala ere beti norbaitentzat goizegi euritzen baitu. Uroski desarranjatu horren ondotik segitu eta bururatu ahal izan dute emanaldia gaitzeko giroan. Munhoko lasterkaldia: buruilaren 29an dugu ekitaldi hori. Ibilaldiarentzat abiatzea iraganen da (08:00) herriko gelatik. Lasterkarientzat leku beretik (09:00). Arribatzea (10:30) hor berean, sarien banatzea (12:00). Ondotik izanen dira taloak, ogitartekoak eta edariak. Xehetasunak nahi dituenak, deitu Jean-François Arrabit 06-82- 69-91-84 edo http://www.coursedu- munhoa.fr Suerte on deneri aro onaz lagundurik.
Email Facebook Twitter LinkedIn

3516. zbk

Gure Hitza | 2019/09/26

Hika

Jean-Louis Harignordoquy

Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek. Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin frantsesez mintzatzean. Dena den, ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar gaztearen mintzamoldea; aitortzen dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala. Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene harriduraren berri jakinarazi nion bera baino 50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari toka mintzo entzutean. Egia da gure belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan zaukula, direna gatik errespetu handiagoa agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen ez ditugunei. Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago mintzo direla toka eta noka. Ez da hori gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo direlakotz anai-arreben artean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016