Herriz Herri - Bardoze (L) | 2019ko Irailaren 26a

Bardozetik... Bidaxunera ABIAN! ekimena

Bardozetik...%20Bidaxunera%20ABIAN!%20ekimena

Kultur denboraldi berriaren hastapena elgarrekin ospatzeko, Euskal Elkargoak ABIAN! ekimena antolatzen du Bidaxuneko lurraldean: irailaren 26tik 28rat, hiru egunez ikusgarriak urririk, publiko guzientzat. Aurtengo egitaraua kulturen eta hizkuntzen bidegurutzean kokatzen da, ikusgarriak adin guzietakoentzat dira. Antzerkia, ipuinak... eta sukaldaritzak leku garrantzitsua ukanen dute. Artistak jadanik zenbait egun lehenago eskualdeko herritarrekin biltzen hasiak dira, lekukotasunen biltzeko eta herri horietako ohidura eta historia ezagutzeko. Hitzordu horietan entzunak osagarri izanen baitira eskainiko dituzten obretan. Lekuak mugatuak izanez, hobe aitzinetik deitzea 06-35-16-25- 91 edo abian@communautepaysbasque. fr helbiderat.
Email Facebook Twitter LinkedIn

3516. zbk

Gure Hitza | 2019/09/26

Hika

Jean-Louis Harignordoquy

Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek. Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin frantsesez mintzatzean. Dena den, ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar gaztearen mintzamoldea; aitortzen dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala. Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene harriduraren berri jakinarazi nion bera baino 50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari toka mintzo entzutean. Egia da gure belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan zaukula, direna gatik errespetu handiagoa agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen ez ditugunei. Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago mintzo direla toka eta noka. Ez da hori gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo direlakotz anai-arreben artean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016