Ibarrungo bestak asteburuan
Udazkenari hasiera on baten
emaiteko, urtero bezala ibarrundar
gazteek
aurkeztu daukute programa
bikain bat San Mikele ospatu
nahizik. Ostiralean (20:00), betiko
xerri-kumearen jatea Inharria baserrian,
Bideoak taldeak alaiturik.
Gauazko etxeratzea taxi baten
bidez urririk. Larunbatean (14:00)
mus txapelketa Zaldubi Ikastolak
antolaturik Inharrian, ber denboran
abiatuko dira palantxazko 4 finalak
bat bestearen segidan. Urtxuko
Xoriak dantza ikusgarria (19:30),
zintzur bustitzea Bost Axolak animaturik
(20:30), Guda Dantza taldearen
kontzertua (22:00). Gauerdi
pasa eta Harrabost taldearen
kontzertu/dantzaldia. Igandean
(10:00) abian da 5 kilometroko
lasterkaldia, bularreko minbiziaren
aurka (denak arrosa kolorez jantzirik),
meza nagusia (10:30) Emak-
Hor-ek animatua, aperitifa (12:00),
Emak-Hor, Senperen Kantuz eta
Triki Zaldubik alaiturik, haurrendako
Pottoka itzulia (16:00), tenore
berean pilota partida, "Magik
Chaz" hipnotizatzailea (16:30),
kantaldia Julen Borthaire eta Eneko
Lamothe (18:00), hauen ondotik
Zortzi taldea, zintzur-bustitzea
Bizounours txarangak alaiturik,
Legatza jatea Le Fronton jatetxean
(20:00), DJ "Les Inconnus" lemarekin
(22:00). Astelehenean Artisau
eta bertako ekoizleen merkatua
(9:00), pilota partida (11:00),
Koblalariak Senpereko taldearen
kantaldia (18:30), Kuxkuxtu txarangak
alaituriko poteoa Bonnet
jatetxean (19:30) eta han berean
Bakalau jatea (20:00). Komitearen
desira da ere, giro herrikoi eta
euskaldun bat izan dadin eta hortako
euskaraz hitz egin eta kanta,
besta on deneri.
Erlauntza Abesbatza elizan
ostegunean
Kontzertua iraganen da irailaren
26an (21:00), Saratar kantari talde
hunen boz xoragarriekin gozatzeko
parada dugu. Gure auzo herritik
heldu dira 20 bat kidetako koru
mistoa, aldi huntan ere lorietan
errezebituko ditugu. Bertzalde,
ikusgarria urririk eskainia da, nola
beraz parte ez hartu?
Mus lehiaketa larunbatean
Ibarrungo bestakari, Zaldubi Ikastolak
antolatzen du mus lehiaketa
Inharrian, irailaren 28an larunbatean
arratsaldean (14:00) izen
emaiteak, lehiaketa (15:00). Parte
hartzea 10€ bakoitxak, lehen saria
400€ eta anitz sari bertzalde.
Besta giroa betean, "hor dago
ta idoki" entzun behar gintuzke,
baserri xoragarri horren barnean.
Espainol dantza Larrekon larunbatean
Porompompon deituriko espainol
dantzaren errepertorio osoa
ikusten ahalko da: klasikoa,
folklorikoa eta XVIII. mendetik
egun arteko flamenkoa, Catalina
Gommes koreografoari esker.
Irailaren 28an (20:30), Calle San
Juan & Alliance 64 elkarteak dira
antolatzaile lanetan.
Astelehenean ikusgarria
Larrekon
"Jainkoa laikoa balitz?": horra
zer galdera egiten daukun M.
Christine Bernard teologoak bere
ikusgarrian, Larreko antzokian,
irailaren 30ean (20:00). Goi mailako
teologo hunek, bakarkako
antzerki baten moduan bere mezua
helarazi nahi du eta bizkitartean
galdera asko sortarazten
du publikoaren baitan. Hortarako
ikusgarriaren ondotik debate bat
izanen da artistarekin. Aintzina Xutik
kostaldeko giristino taldea eta
Elizan Mintza diozesako kolektiboa
dira ekimen hunen antolatzaileak.
Baliagarri ditaizken gogoeta
askoren egiteko parada eskainia
da dohainik. Xehetasun gehiago:
www.mariechristinebernard.org
webgunean.
Heriotze
Egun guti barne hirugarren aldikotz
eliza mukurru bete da, Xopereneko
Lopez familiako alaba
Hélène Ubiriaren ehorzketen kari.
60 urte egiteko puntuan zen heriotzeak
jo duelarik bere familiaz
ongi inguraturik. Etxeko mahastian
eraikia zuten beren kafia,
Julien bere senarrarekin baita
Frantxa eta Ramuntxo haurrekin.
Denborarik handiena etxeko andere
gisa eraman du xumeki eta
maitasuna hedatuz, jaun erretorak
azpimarratu bezala, bere bizitza
beti bertzeeri itzulia izan da. Julien
eta Ramuntxo biak suhiltzaile izanik,
herriko suhiltzaileek ere parte
hartu dute beren atxikimendua
erakutsiz. Gure aldetik, dolumin
bizienak penetan gelditzen diren
familia eta ahaideeri.