Lehiaketen finalak
Joan den uda hastapenean
hasitako bi lehiaketen finalak
joan den ibiakoitzean iragan
dira. Irisarriko plaza guziz ederki
horniturik zegoena. Lehenik,
huna Irisarriko Herria trinketean
palantxan iragan lau finalen
berri. Hirugarren mailan: Ouret-
Barnetche 50 / Etchecolas-
Jaureguy 39. Bigarren mailan,
B sailan: Hirigoyen-Ithurburu
50 / Ibarrart-Sabalette 46. Bigarren
mailan, A sailan: Aguerre-
Errecart 50 / Oxandabaratz
anai-arrebak 32. Lehen mailan:
Berteretche-Salla 50 / Eyherabide-
Gachen 49. Auzoan, erran
nahi baita herriko plazan, huna
esku huskako hiru finalen berri.
Hirugarren mailan: Housset-
Housset 30 / Hauscarriague-
Arricau 21. Bigarren mailan:
Darrieumerlou-Errotabehere 30
/ Landart-Bordagaray 21. Lehen
mailan: Etchemendy-Idiart 30 /
Etchevers-Argain 21. Bestalde,
plaza gizon saria, Xantxo Hauscarriagueri
eskainia izan zaio!
Ez uste izan, pilotako klaxkak
hortan geldituko direnik,
hemendik goiti trinketeko txa-
pelgoen aldi baita. Nesketan,
xitoetarik gaztetaraino, pilota
elkarteak 7 pare engaiatu ditu,
palantxan, pilota hutsean eta
esku huska, 5 pare ariko dira,
gaztetatik helduetaraino. Deneri
bide on!
MO
Irisarri Ospitalean Basque(s)
liburuaren aurkezpena
1983an Jean Haritschelhar-
en
zuzendaritza pean agertu zen
"Etre Basque", 35 urte berantago
Euskal Museoko Lagunak
elkarteak agertuko du
BASQUE(S) liburua, Sarako
Idazleen Biltzarrean aurkeztua
izan zena. 32 idazlek parte hartu
dute, bakoitzak bere sailari buruzko
gogoetak emanez. Kazetalari,
erakasle bai eta elkarte
batzuetan lan egiten duten pertsonek,
Euskal Herrian azken
hiru hamarkadetan izan diren
aitzinamendueri buruz beren
iritzia emanen dute.
Ospitalean iraganen
den konferentzian irailaren
28an (10:00) aipagai
izanen da.
Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo
zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek.
Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen
den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin
frantsesez mintzatzean. Dena den,
ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar
gaztearen mintzamoldea; aitortzen
dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala.
Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene
harriduraren berri jakinarazi nion bera baino
50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari
toka mintzo entzutean. Egia da gure
belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan
zaukula, direna gatik errespetu handiagoa
agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat
zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu
behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen
ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen
ez
ditugunei.
Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago
mintzo direla toka eta noka. Ez da hori
gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan
gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo
direlakotz anai-arreben artean...