Herriz Herri - Maule-Lextarre (Z) | 2019ko Irailaren 26a

Maule

Maule

Itxaropena, Itxaro Borda kantatüz: Maule Baitha gelan, ürrietaren 12an Itxaro Borda, hanixko obra idatzi düan idazlea da. Eleberri idazle izateaz gain, olerki eta kantoreen hitzak ere idazten dütü eüskal kantagintzako artistentako Arren, haren testuak kantatü dütüen artistak agertüko dira: Maddi Oyhenart, Thierry Biscary, Johañe Bordaxar, Amaia Riouspeyrous, Pier Paul Berzaitz, Txomin Heguy, Otxalde, Kattalin Indaburu, Mixel Arotce, Beñat Achiary, Izarrak, Pantxix Bidart, Basabürütarrak, Jojo Bordagarai, Zein Ere. Gaüaldi hori agitüren da Mauleko Maule Baitha zinegelan, ürrietaren 12an (21:00). Olerki irakurraldiak eta kantore emaiteak aldizkatüz, idazlearen mündüan sartüko gira eta Séverine Dabadie argazkilariaren irüdiek ere Itxaro Bordaren mündü poetikoan bidajaraziko gitaüe. Sartzea 15€tan. Aitzin-salmenta, Xiberoko Botzean, Maule- Lextarreko Herriko Etxean, Xibero Bio salgian, Pagola saltegian Donapaleun, Baionako Elkar dendan. Xiberoko Botza irratiak antolatürik, Maule-Lextarreko Herriko Etxearekin partaidetzan.
Email Facebook Twitter LinkedIn

3516. zbk

Gure Hitza | 2019/09/26

Hika

Jean-Louis Harignordoquy

Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek. Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin frantsesez mintzatzean. Dena den, ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar gaztearen mintzamoldea; aitortzen dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala. Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene harriduraren berri jakinarazi nion bera baino 50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari toka mintzo entzutean. Egia da gure belaunaldikoer nolazpait erakutsia izan zaukula, direna gatik errespetu handiagoa agertzeko, burasoei eta urte parrasta bat zaharrago diren jende guziei zuka mintzatu behar zaiela. Halaber, lehen aldikotz elekatzen ditugunei, eta hurbiletik ezagutzen ez ditugunei. Gertatzen da euskaradunak gero eta gutiago mintzo direla toka eta noka. Ez da hori gure belaunaldikoengatik bakarrik, bainan gaurko haur eta gazte frango zuka mintzo direlakotz anai-arreben artean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016