Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2022ko Agorrilaren 04a
Sortze - Abarratia kaskoan- Pilota
Sortze
Ainhoa, Lili, Isabelle izendatu duten alabatxoari, Idiarteko Marie Velendoff eta Antton Seban andere-jaunek ongi etorri egin diote. Goresmenak aitama uroseri eta zorionak sortu berriari.
Abarratia kaskoan, agorrilaren 19an
Uda huntan “Ortziraletan Arberoan” animazioen kari, Aiherran, Izturitzen, Donamartirin eta Donoztirin ausagailuak proposatzen dituzte, aldizka herri bakoitzean, elkarte baten gain izanez hunen antolatzea. Heldu den ostiralean, Donoztiriren aldi izanen da, Berzaitz anaien kantaldiarekin. Aiherrari doakionez, agorrilaren 19an Abarratia kaskoan biltzea proposatua zauku, kantuaren inguruan, besta komiteak gomitaturik. Herria astekaria 3 astez oporretan izanen baita, xehetasunak Irulegiko Irratiaren bidez ukanen ditugu.
Pilota 3 urtetik 5 urte arte
Iparraldeko Pilota Batzordeak jakinarazten du heldu den sartzean, “Nini pilota” deitu formakuntza, 3 urtetik 5 urte arteko gazteei eskainiko duela. Ordu bateko pilota joko eta motrizitate ariketak segurtatuko ditu, pilota-hezitzaileak animaturik. Hazparne eskualdeari doakionez, Hazparneko Darmandrail trinketean eginen dira pilota ikastaldiak, oren batez Iban Hiriart-Urrutyrekin. Hau euskaraduna da eta pilota euskaraz erakatsiko die. Ikastaldi hauek adinarengatik pilota batasunetan momentukoz hartuak izaiten ahal ez diren gazteeri zuzenduak zaizkie.
Haur bakoitzari 40€ gostako zaio, 3 hilabetetarik. Xehetasun gehiagorentzat eta izenen emaiteko huna telefono zenbakia: 05-59-29-59-40.