Herriz Herri - Baiona (L) | 2022ko Irailaren 22a
Dibertsitatearen astea - Gau Eskolan izen emaitea - Baionan Kantuz: 25. sartzea
Dibertsitatearen astea
Heldu den urteko martxoan, Herriko Etxeak, herriko eskolak eta elkarteak bateraturik "Dibertsitatearen astea" 7. aldikoz antolatzen dute. Gaurdanik egitaraua osatzeko, baionar elkarteak gomitatuak dira beren proiektua irailaren 23a aitzin pausatzera.
Aldi huntan ez da gairik inposatzen, formari dagokionez, sormenari lekua eman nahi da. Kontzertuak, ikuskizunak, erakusketak eta tailerrak, aniztasuna adieraz dezaketen hainbat ekimen izanen dira.
Egitasmoak semainediversite@bayonne.fr helbidera igorri behar dira.
Gau Eskolan izen emaitea
AEK elkarteak maila guzietako kurtsoak proposatzen ditu. Gaueko kurtsoak ala egunekoak segitu daitezke, astean 5 edo 6 ordukoak. Bestalde, aste bateko ikastaroak ere antolatzen ditu, bai eta lanbide batzuekin loturikoak. Buraso-taldeak ere badira: haurrak ikastolan edo sail elebidunean dituztenak, hauek familian euskara nola erabili ikasten dute.
Baionan, Marengo karrikan kokatua den egoitzan izen emaiteak irailaren 13an hasiak, 24a arte iraunen dute (9:00-19:00).
Baionan Kantuz: 25. sartzea
Baionan Kantuz-ek bere 25. sartzea, irailaren 24an eginen du (11:00), Euskal Museoan hitzordua emana da, kanpoan ateri bada, bestela barnean. Kantu programa aurkituko da www.baionan-kantuz.eus gunean, bilduz kantu klasikoak (Eperra, Urtxintxa), hunkigarriak (Mundura eman ninduzun) ala Baionako aktualitateari lotuak (Peña Baiona).











