Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2022ko Irailaren 22a
"Plazatik harat" kabalkada arrakastatsua
Igandean iragan da Ortzaizeko kabalkadaren lehen emanaldia, 1.200 ikusliarren aitzinean, toki guziak aitzinetik saldurik eta jende asko gibelera joan da sartze gehiago ez izanez. Entzunak entzun, ikusliarra Ortzaizetik xoraturik joan da, parte hartzaile eta laguntzaileen pozerako. Bigarren emanaldia ibiakoitz huntan izanen da eta oraino zonbait leku gelditzen badira, lerro hauek idaztean usaiako lekuetan, irakurtzean hain segur denak salduak izanen dira. Bigarren emanaldiko bertsulariak izanen dira Mizel Mateo bidarraitarra eta Patxi Iriart hiriburutarra. Ikusgarria aitzin, ibilaldia eginen da Elueterrekako, Apalerrekako eta Uxarako bideetarik berriz plazan sartzeko. Ikusgarria aitzin eta ondotik ostatua idekia izanen da eta taloak ere gozatzen ahalko dira bai eta gaualdiaren segitzeko musika eta kantu.











