Hegoaldean | 2022ko Agorrilaren 04a

Erkidegoan pertsona bakoitzak 142 kg janari ekoizten ditu

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai xahutzea kudeatzeko eta murrizteko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak aztertu du urtero zenbat elikagai galtzen den. Txostena aitzindaria da Europan, txostenean agertzen da, urtero 311.588 tona elikagai xahutzen direla Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hots biztanle bakoitzak 142 kilo kontsumitzen ditu. Europako batez besteko datuekin alderatuta, Europako biztanle bakoitzak 173 kilo elikagai inguru galtzen ditu urtero. Hiru probintzietan galdutako elikagaien %28 inguru jangarriak dira, beraz pertsona bakoitzak jan daitezkeen 40 bat kilo elikagai urtero galtzen ditu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2022/08/04

Iberdrolak, Kutxabankek irabazi handiagoak

Denborak ez dira denentzat hain zailak. Iberdrolak 2.075 milioi euroren irabaziak egin ditu, aurtengo lehen sei hilabeteetan, jaz epe berean irabazi baino %36 gehiago. Multinazional osoaren zenbakiak dira, enpresaren arabera, mozkinak herrialde guzietan handitu ditu, Espainian salbu. Han kokatzen du Iberdrolak Hego Euskal Herriko bere negozio eremua. Ignacio Sanchez Galan konpainiako presidenteak ukatu egin du ezohiko irabaziak ukan dituztela energia krisiarengatik. Halaber, Kutxabankek %30 gehiago irabazi du, 2019ko heinera hurbiltzen ari da. Urteko lehen sei hilabetetan 163,2 milioi euro irabazi ditu.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/08/04

GKS alternatiba komunista

“Pobrezia handiagoa eta eskubide gutiago” dauden testuinguru batean, Gazte Koordinakunde Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek alternatiba proposatu dute, Durangon egin duten topagune nagusian. Langileria alderdi iraultzaile gisa antolatzea eta alternatiba komunista gorpuztea internazionalki egungo baldintzetara egokitzeko gaitasuna izanen du asmoa. Eragileen erranetan, “mendebaldeko gazteria proletarioak ez dauka tokirik fase berri honetan” eta “burgesiaren eta politikari profesionalen sistemarekin hautsi” beharra azpimarratu zuten: “Geure burua modu independentean antolatuz eta bide orri komunista propio eta eguneratu bati erantzunez”.

Hitzaldian, azpimarratu zuten eurengandik askoz harago doan zerbait ari direla sortzen: “Proiektu historiko indarberritua, zapalkuntza guziak gainditzea helburu duen proiektu komunista”. Helburu gisa jarri zuten “bankuari, enpresari handi eta politikari profesionalen kontrolpeko estatu kapitalistaren aurrean, langileriaren k...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/08/04

Frantziako Tourra: 2023an Bilbotik abiatuko

Bizkaiko hiriburuan hasiko da datorren urteko edizioa: Frantziako Tourraren lehenbiziko etapa, uztailak 1, Bilbon hasi eta Bilbon burutuko da. Bigarrenak Gasteizen ukanen du abiapuntua eta Donostian bukatuko da. Hirugarren etapa, Zornotzatik abiatuko da eta Ipar Euskal Herriraino joanen da, oraingoz non bururatuko den zehaztu gabe.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/08/04

Guggenheim museoa Urdaibain eraikiko

Urdaibai eskualdean Guggenheim museoak egiteko asmoa duen bertze museoaren proiektua martxan da. Bizkaiko Foru Aldundiak 40 milioi euroko lehen inbertsioa bideratuko du. Horretarako, Espainiako Gobernuarekin protokoloa sinatuko du, Europako funtsek proiektuan ekarpena egiteko, Unai Rementeria ahaldun nagusiak iragarri duenez. "Soberakinetatik" Aldundiak 400 milioi euro prest dituela baieztatu du. Guggenheim Urdaibaira "lehen 40 milioiak" bideratuko dituztela aurreratu du ahaldun nagusiak.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/08/04

Heriotzen kopurua %4,8 murriztu zen Euskadin 2021ean

Eustaten arabera, 2021ean 23.073 pertsona hil ziren erkidegoan. Joan den urtean hildako pertsonen batez besteko adina 81 urtekoa izan da. Hamar urte lehenago, 2011n, 78,2 urtekoa zelarik. Heriotzen kausei dagokienez, 2021ean izan diren heriotzen %27,1 tumoreek eragin zuten; heriotzen %25,6 (5.915 heriotza) zirkulazio-sistemako eritasunek eragin zuten, hirugarrenik, heriotzen %7,6 (1.763 heriotza) buru-nahasmenduek eta portaera-nahasmenduek.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/08/04

Xarles Videgain eta Andoni Sagarna: euskaltzain emeritu

Xarles%20Videgain%20eta%20Andoni%20Sagarna:%20euskaltzain%20emeritu

Xarles Videgain euskaltzale lapurtarra euskaltzain emeritu bilakatu da, Euskaltzaindiaren barne-arauek diotena aplikatuz. Beste horrenbeste gertatu da Andoni Sagarnarekin, Donostiako euskaltzain osoa. Euskaltzaindiak ohar batean azaldu duenez, bien aulkia betetzeko proposamenak hurrengo bi osoko bilkuretan jasoko dira. Hortaz, iraileko eta urriko osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzainek.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/08/04

Garraio publikoak %50ez merkeago irailaren 1etik harat

Euskadiko herritarrek %50eko prezioen apaltzea baliatuko dute erkidegoko garraio publikoko sistema guzietan, irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean. Eusko Jaurlaritzak ministerio-laguntzaren diferentzia bere gain hartuko du, 11 milioi euro bideratuko ditu apaltze hori %40ra heltzeko.

Espainiako Gobernuak laguntzen %30 finantzatuko du eta Eusko Jaurlaritzak %10. Gainerako %10 aldundien eta udalen esku egonen da.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/08/04

Aire girotua 27°, berogailua 19°

Eraikin publiko, saltoki eta garraioek termostatoak mugatu beharko dituzte. Udan aire girotua gutienez 27 graduan jarrarazi nahi du Espainiako Gobernuak, neguan berriz berogailua gehienez 19 gradutan. Helburua da udan lokal, establezimendu eta garraio bideetako aire girotua 27 gradu azpitik egotea. Neguan aldiz, berogailuek ez lukete 19 graduak gainditu beharko. Neurri horiek sektore pribatua izanen dute jomugan eta ez oraingoz etxebizitzak.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/08/04

Ertzaintzaren aurkako erasoak

Azken egunetan, Ertzain zenbaitek irain eta mehatxuak jasan behar ukan dituzte. Batek salatu duenez, Mutrikun polizia batek, gaztek antolatu jardueratan ezin duela parte hartu erran dio. Gainera, Madalena bestetako txosna eremuan "ez agertzea hobe" zela adierazi diote, gehitu duenez.

Nahiz eta herri bazkarian parte hartzeko eta Herriko Gazte Eguneko elastikoa jasotzeko izena eman, ez diotela utziko salatu du ertzain gazteak.

Bertzalde hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen, lanean ez zebilen ertzain bati eraso eta iraintzeagatik, Alde Zaharrean. Ertzaina aisialdiaz gozatzen ari zela, hiru gazteak irainka hasi ziren, bertatik alde egiteko eskatu zioten.

Gazteetako batek ertzaina kolpatu zuen, agentea ospitale batean artatu zuten lesioak zituelako.

Ertzaintzaren kontrako eraso horiek erreakzio biziak sortu dituzte. Iñigo Urkullu lehendakariak gaitzetsi egin ditu zerbitzuz kanpo zeuden ertzainei egin erasoak eta Ertzaintzaren kide guztiei bere babesa, gertutasun...

Irakurri segida

3657. zbk

Gure Hitza | 2022/08/04

Bestaz-besta?

Janbattitt Dirassar

Bestak, pestak, festak, ez dugu denek beti hitz bera erabiltzen, bainan denak gauza beraz ari gira, denek, edo kasik denek, hoin maite ditugun besta horietaz! Bi urte eta erdiz nunbait han besta frango edo ez dira batere egin, edo arras murrixki, ezagun zen bazela hor eskas handia! Orain bestak berriz hor dira eta badute ikaragarriko arrakasta! Denek gogoan nolako mundua bildu den Iruñako San Ferminetan, gauza bera egun hauetan Baionako bestetan, beren 90 urteak guziz airoski ospatzen zituztela! Hoinbeste jende hoin harro, gehienak xuri eta gorriz jantziak! Egitaraua ere gisa hartakoa! Hor aipatzen ditugu aspaldian fama handi-handia duten bestak bainan beste anitzek ere nola ez dituzte bazterrak harrotu, izan Donibane Lohizunen, Hazparnen, Uztaritzen, Maulen, Donapaleun, Pausun eta beste anitz tokitan! Agorrileko Andredena Mariak ekarriko dituenak ere gaitzak izanen dira itxura guzien arabera, aroa batere alde izanez geroz segurik! Bai, jendea azkarki atxikia dago herriko b...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016