Herriz Herri - Angelu (L) | 2022ko Irailaren 22a
Glisseguna
Seaskak, Angeluko eta Biarritzeko ikastolekin partaidetzan antolatzen duen eguna da (9:30-20:30). Egun horren helburua, ahalik eta jende gehienari taula kirolak sustatuz, euskara ohi ez den tokietara ateratzeko xedea du. Irailaren 24an iraganen da, Angeluko La Barre eskualdean, egun osoan surf, skate, roler eta beste hainbat aktibitate izanen dira. Animazio desberdinak ere aurreikusiak dira, besteak beste Angeluarrak, joaldunak, Laparrak eta DJ Xano hor izanen dira.











