Herriz Herri - Ziburu (L) | 2022ko Irailaren 22a
Sasoin berria
Ziburun, kultura gogoan, sasoin berri bati plantatu dira Zokoko gotor-leku ezagutuaren itzalean egin den bilkura batean. Eneko Aldana-Douat auzapezak bere aldean zituela Emilie Dutoya eta Fanny Lascube kulturaz azkarki arduratzen diren hautetsiak. Sail berriaren konduko lehen ekitaldia heldu den larunbatean Zokoa auzoaldean. Hip-hop gisako dantzari talde bat, Anthony Egea kudeatzaile, Katalunia aldeko joko berezi zonbait eta landestar gazte batzuen balentriak. Hilabetez hilabetehitzordu asko eta asko, dela hiri barnean, bai eta Zokoan eta beste auzoaldetan. Euskarari beti toki ederra eginez, gisa den bezala.
Saila abiatu da Ondarearen Egunak zirelarik, arrakastatsu izan direnak, hitzaldi eta beste. Gogoan besteak beste, erakusketa balios bati esker, Elkano gipuzkoar itsasturi famatua, duela bost ehun urteitsas-untziz munduaren itzulia lehen aldikoz egin zutenen buru zena. Anitz izan dira ere komentu xaharrean, deneri so eta so, ikusteko obrak zertan diren, munta handikoak direnak geroari buruz. Pilota plazan, laxoan ere arizan dira eta jendeari gustatu zaio hori, nahiz frangok joko hori bera ez hain untsa ezagutzen.
Ingurumena gogoan bazen ere ondarkin bilketa bat, Itsas-Argia elkartearekin, ondarearen onetan bazterren garbi atxikitzea premiatsu baita.











