Herriz Herri - Hazparne (L) | 2022ko Agorrilaren 04a

Larrazkena, adinekoen etxea - Hazparne – Azpeitia - Uraren erabilera - Lehengo Hazparne

Larrazkena_%20adinekoen%20etxea%20-%20Hazparne%20a€“%20Azpeitia%20-%20Uraren%20erabilera%20%20-%20Lehengo%20Hazparne

Larrazkena, adinekoen etxea

Larrazkena zahar etxean bazterrak kexu dira, mugagabeko greba abiatua da. Egitura hunen zuzendaritza Baionako ospitaleak dauka. Hazparneko langileriak galdegiten dio zuzendariari usuago tokian izan dadin arazoak konpontzeko gisan agertu arau. Bestalde, ospitaleari, Osagarri Agentziari eta Departamenduko Kontseiluari jende gehiago kontratatzea galdegiten die, egoiliarrak hobeki artatzeko gisan. Mementoan dituzten ahalekin pertsona batentzat 0,27 langile daude. Diplomatuak eta jakintza berezi baten jabe diren erizainen lana beste langile mota batek egiten du, hauen gogo ona eta balioa ez da dudan emaiten bainan bakotxak bere lana.

Beraz zuzendari oso bat galdegiten dute eta sukaldari bat gehiago ere. Greba hunez gain herritarren sustengua galdegin dute larunbat goizeko merkatuan izanez eta petizio bat izenpearaziz.

Hazparne – Azpeitia

Azpeitian iragan da Santiago eguna baserritarren eguna, uztailaren 25ean. Pesta horren karietara laborarien ekoizpenak ohoretan emaiten dira. Aurten 70 hazpandar izan dira han: behi erakusketa, gasna eta sagarno zoingehiagoka ikusi dituzte. Lehen aldikoz aurten miga bat erre da zikiro moldean, bai eta bakailaoa. Pilota partidak jokatu dira, hemengo Peña Idiak eta hango Kantujira taldekoek elgarrekin karrikak alaitu dituzte. Ondotik bazkaldu dira musika eta kantuen artean. Zezen plazako ikusgarriaren ondotik Kalakan taldearen ikusgarriari so egon dira.

Gero, xintxo-xintxo autobusa harturik etxera sartu dira, denek egun xoragarri hori gogoan atxikiko dutela.

Uraren erabilera mugatua

Idortea dugula denek dakigu eta horregatik joan den astean prefetak delibero batzu hartu ditu herri batzuentzat. Alerta heinean diren herri batzu izendatu ditu eta Hazparne haietarik da. Uraren hain apala ikusita izan lur azalean edo pean, bi hilabeterendako huna zer dion: ez da baratzerik eta lorerik arrosatu behar goizeko zortzietarik arratseko zortziak arte. Autoen garbitzea hortarako autotegietan diren tresnekin baizik ez daiteke egin. Beste debeku asko bada herri egiturentzat bainan aipatu biak denentzat dira.

Lehengo Hazparne

Pesta hau agorrilaren 7an iraganen da, bi urteren geldiaren ondotik. Hogeita batgarren edizioa izanen da aurten. Herrian jende gehienik biltzen duen pesta dela ezin uka, herria nola bizi zen 1900 urtean erakustea du helburu. Hara zer den egitaraua: euskal kirolak plaza nagusian, euskal ezteiak eliza nagusian (18:00). Bestalde egun guzian merkatu, zaldi erakusketa, kantu dantza… talo eta xingar. Zernahi gauza saltzeko.

Herriko elkarte gehienek parte hartzen dute animazioetan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3657. zbk

Gure Hitza | 2022/08/04

Bestaz-besta?

Janbattitt Dirassar

Bestak, pestak, festak, ez dugu denek beti hitz bera erabiltzen, bainan denak gauza beraz ari gira, denek, edo kasik denek, hoin maite ditugun besta horietaz! Bi urte eta erdiz nunbait han besta frango edo ez dira batere egin, edo arras murrixki, ezagun zen bazela hor eskas handia! Orain bestak berriz hor dira eta badute ikaragarriko arrakasta! Denek gogoan nolako mundua bildu den Iruñako San Ferminetan, gauza bera egun hauetan Baionako bestetan, beren 90 urteak guziz airoski ospatzen zituztela! Hoinbeste jende hoin harro, gehienak xuri eta gorriz jantziak! Egitaraua ere gisa hartakoa! Hor aipatzen ditugu aspaldian fama handi-handia duten bestak bainan beste anitzek ere nola ez dituzte bazterrak harrotu, izan Donibane Lohizunen, Hazparnen, Uztaritzen, Maulen, Donapaleun, Pausun eta beste anitz tokitan! Agorrileko Andredena Mariak ekarriko dituenak ere gaitzak izanen dira itxura guzien arabera, aroa batere alde izanez geroz segurik! Bai, jendea azkarki atxikia dago herriko b...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016