Herriz Herri - Makea (L) | 2022ko Irailaren 22a
Makea Oinez
Urtero larrazkenean antolatu den Makea Oinez gertakaria hurbiltzen ari da, urriaren 2an iraganen da. Baigura (897m) eta Urtsu (678) mendiek Makearen sehaska osatzen dute. Egun horretan bi gune desberdin hauen ezagutzeko parada emana da.
Lau ibilaldi proposatuak dira:
-"Ttipia": 13km, 650 metro desnibel, Urtsu kaskoan gaindi
-"Urtsu": 17km, 800 metro desnibel, Lau Borda deitu gunetik pasatuko dena.
-"Baigura": 27km, 1360 metro desnibel
-"Baigura" + Urtsu: 36km, 1800 metro desnibel, bi mendiak zeharkatzen dituena.
Bakoitza bere erritmoan ibiliko da, ez da lehiaketa bat. 100 bat herritarrek egun horren antolaketan parte hartzen dute, ibilkarien errezibitzeko, bideetan janari eta edari hornitzeko, hots dena eginahala ongi pasa dadin!
Abiatu aitzin ezker paretan izenak hartuak izanen dira eta askaria eskainia (7:30), Panpaleko Bordan eta Lau Bordetan ere tokiko ekoizpenak jaten ahalko dira. Heltzean ere behar den guzia izanen da, gaztainak barne! Prezioa: 6 eta 16 urte artean 5€ eta 16 urtetik harat 10€.











