Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 22a
Agian ez!
J-B D
Zonbait egun Emmanuel Macron lehendakariaren ondotik, gai beraz mintzatu da Elisabeth Bornegobernuburua, xehetasunetan gehixago sartuz. Eta bai, biziki kasu egin behar dugula argindarra eta hiriko gasa ez sobera gastatzeari. Guhaurren onetan eta denen onetan! Den hoberenetik haatik, heldu den urtean indargai horiek berriz kariotuko direla. %15ez nunbait han oraiko ustez. Azpimarratuz kariotze handiagoa ere balitakeela gobernua ez balitz erne ibilki. Andere hori ez zen haatik hola mintzo bera ez zeno gobernuan, Macronekin ditake hola faltsutua! Goazen aitzina!
Erran du ere kariotze pisuago bat izaiten ahal litakeela negua hein bat bortitza izaiten balitz bainan hori nehork ezin erran hoinbeste denbora aitzinetik! Uda bero baten ondotik ere negua izaiten ahal bipil-bipila!Izotza merke, hotz handiak ere ba! Jadanik ere gertatua da holako zerbait eta aldi bat baino gehiago gainerat! Agian ez da halere heldu den negu hortan holakorik izanen.











