Herriz Herri - Senpere (L) | 2022ko Agorrilaren 04a

Idortea - Kursaal Orfeon Donostiarra - Otsantz kaperako ibilaldia - Adinetakoen bazkaria - Laborarien Gaua

Idortea%20-%20Kursaal%20Orfeon%20Donostiarra%20-%20Otsantz%20kaperako%20ibilaldia%20%20-%20Adinetakoen%20bazkaria%20-%20Laborarien%20Gaua

Idortea ate joka

Udan sartuz geroz, euri erauntsirik batere ez, aldaketa klimatikoa dela eta, lurra egarri gorrian dago, aipatu gabe jasan ezinezko beroak. Zer pasatzen ote da, egunak jin egunak joan, beti errepika bera noizko euria, alta hodeiek beren agerraldiak egiten dituzte bainan debaldetan, anartean zonbait iturri agorturik daude, ur erreka edo arroila batzu lehortuak. Zaldubin dugun ur-salto handia xukatua da, beharrik orainokoan sahatseko ur-jauzi ttipitik ura heldu zauku, haatik hein apalean. Egoera zinez mingarria, hunekin pentze eta soroak gorrituak, anitz laborari hasiak dira neguko erreserben baliatzen kabalen bazkatzeko. Jadanik asko herritan uraren erabilerako murrizketa neurriak hartuak dira. Garai batean, prozesioenak egiten ziren euria galdegiteko. Hau dena erraiteko, mundu honetan ura baitago biziaren iturria eta zazpi ahalak egin behar direla hunen zaintzekotan.

Kursaal Orfeon Donostiarra larunbatean

Gure eliza baino leku hoberik ba ote da holako kantu emanaldiaren errezebitzeko? Donostiar korua distiratsu hunek 125. urteurrena ospatzen du, errepertorio ederra proposatuko du, hiru obra ongi ezagunekin: Gabriel Fauréren bi obra, Requiem delakoa, baita ere Jean Racineren Kantika eta bururatzeko Francis Poulenc-en Birjina Beltzari Litaniak. Ez da baitezpada aditua izan behar holako kantu ederren baloratzeko, deneri eskainia da, ongi gozatzeko xedearekin. Kontzertu hori emana da, Donostiako Musika Hamabostaldiaren kari, herriko kultur saila eta Senpereko Kultur eta Ondare elkartearen laguntzarekin. Erreserbak egiten ahalko dira Euskal Herriko turismo bulegoetan baita lekuan bertan.

Otsantz kaperako ibilaldia

Santa Madalena egunarekin, erretor-etxean den Jakobia Senpere tokitik, 30 bat kidek bidea hartu dute Otsantzeko kaperara buruz. Bertze talde batzu jinak ziren Uztaritze, Zuraide eta auzo herrietatik, ororen buru 150 presuna elkartu dira kaperaren gerizapean mezan parte hartuz. Jean-Michel Barnetche, Uztaritzeko erretorrak azpimarratu du, garai bateko beilarientzat zer garrantzia ukan duen leku berezi hunek, Konpostelako bidean. Clement Johanna, leku hortako andereak partehartzaileri zintzur bustitzea eskaini du, ondoren denak sartu dira beren etxetara, batzu oinez eta besteak automobilez.

Adinetakoen bazkaria

Iraganen da Amotzen, Mendionde ostatuan, buruilaren 16an ostiralarekin, eguerditan. 65 urtez goitiko herritarrak gomitatuak dira, izen emaitea beharrezkoa da, irailaren 2a arte, deituz Herriko-Etxea 05-59-54-10-19.

Laborarien Gaua

Uztailaren 21ean iragan da lehen ekitaldia, Herriko-Etxearen ekimenez, bigarrena iraganen da abuztuaren 14an (17:00-22:00). Larreko atarian eta Xan Ithourria plazan, aurkitzen ahalko dira ekoizleak beren etxeko produktuekin. Andre Mari bezperan izanik, ontsalaz biharamuneko bazkarikohauta lekuan bertan eskuratzen ahalko da. Laborariek merezi dute denen partehartzea.

Ravel festibala

Ravel Festibala kari, gure elizan izugarriko kontzertua aurkeztua da, Ravel Akademiaren ekimenez, agorrilaren 22an (17:00-22:00), beraz 5 ordu iraunen du. Erreserbak Euskal Herriko turismo bulegoetan baita www.festivalravel.fr webgunean.


Azken abisua - Herria zuen astekariak, hiru asteren oporrak ongi merezituak hartzen ditu, buruilaren 1ean berriz eskuratuko duzue, anartean egon bizkor!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3657. zbk

Gure Hitza | 2022/08/04

Bestaz-besta?

Janbattitt Dirassar

Bestak, pestak, festak, ez dugu denek beti hitz bera erabiltzen, bainan denak gauza beraz ari gira, denek, edo kasik denek, hoin maite ditugun besta horietaz! Bi urte eta erdiz nunbait han besta frango edo ez dira batere egin, edo arras murrixki, ezagun zen bazela hor eskas handia! Orain bestak berriz hor dira eta badute ikaragarriko arrakasta! Denek gogoan nolako mundua bildu den Iruñako San Ferminetan, gauza bera egun hauetan Baionako bestetan, beren 90 urteak guziz airoski ospatzen zituztela! Hoinbeste jende hoin harro, gehienak xuri eta gorriz jantziak! Egitaraua ere gisa hartakoa! Hor aipatzen ditugu aspaldian fama handi-handia duten bestak bainan beste anitzek ere nola ez dituzte bazterrak harrotu, izan Donibane Lohizunen, Hazparnen, Uztaritzen, Maulen, Donapaleun, Pausun eta beste anitz tokitan! Agorrileko Andredena Mariak ekarriko dituenak ere gaitzak izanen dira itxura guzien arabera, aroa batere alde izanez geroz segurik! Bai, jendea azkarki atxikia dago herriko b...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016