Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2022ko Irailaren 22a
Suhiltzaileen ate idekitzeak - Argazkilarien Biltzarra: sari banatzea - Garazi Arrosaz
Suhiltzaileen ate idekitzeak
Irailaren 24an (10:00-17:00) Garaziko suhiltzaileek kasernako ateak idekiak izanen dituzte, egoitzaren bisita, ibilgailuen presentatzea eta suhiltzaile izaiteko informazioak emanak izanen dira. Interesatua dena hurbil dadila.
Argazkilarien Biltzarra: sari banatzea
Irailaren 25ean, Argazkilarien Biltzarraren azken eguna kari, Herriko Etxean (12:00), publikoaren eta "Jacques Delpech" sariak banatuak izanen dira.
Garazi Arrosaz
Garazi Arrosaz lasterketa eta ibilaldia hurbiltzen ari dira. Helburua da emazteen minbiziaren berri emaitea, jendartea sentsibilizatzea eta prebentziorako informazioak zabaltzea. Tokiko jatetxeek ere beren maneran parte hartzen dute, urriaren 9an bazkariaren irabaziaren %15a eskainiz.
Aurten urriaren 8an eta 9an iraganen da, 6. edizio hunentzat jadanik 1.300 pertsonek izena emana dute. Aurtengo egitaraua:
Larunbatarekin (14:00-18:30), merkatu estalian, bizkarrekoen emaitea, erakusmahaiak minbiziari buruz eta animazioak.
Igandearekin bi formula proposatuak dira "Ttuku-ttuku" 7 km-koa (10:00) eta "Kirolari" 10km-koa (10:30). Parte hartzeko 12,50€ eman beharko dira, diru guzia bularreko minbiziaren kontrako borrokaren alde emana izanen da.











